Madrilgo Torrejon Ospitaleko kudeatzaileak dimititu egin du, itxaron-zerrendei buruzko audioen ondorioz
Ribera osasun-taldeak jakinarazi duenez, auditoria sakon bat egiten ari dira "bermatzeko pazienteen arretan, etika profesionalean eta legean kalitate-estandarrak bete egin direla".
Pablo Gallart Ribera osasun-taldeko kontseilari delegatuak Torrejon de Ardozeko Ospitaleko (Madril) kudeatzaile kargua utzi du. El Paisek audio batzuk kaleratu zituen, Ribera, enpresaren onurak handitzeko, kudeaketa pribatuko ospitale publiko horretako itxaron-zerrendak handitzeko eskatzen ari zela.
Riberak berak ohar batean adierazi duenez, kargua utzi du Gallart ospitalearen "kudeaketa-taldearen ezaugarri izan diren balioak eta etika bermatzeko".
Auditoretza sakona egiten ari direla jakinarazi dute, "pazienteen arretan, etika profesionalean eta legean kalitate-estandarrak bete direla bermatzeko".
Gallerten audioak argitaratu ostean, Madrilgo eta Estatuko ezkerreko alderdiek PPk bultzatutako osasun-eredua kritikatu dute, eta Isabel Diaz Ayusoren gobernuaren jarrera salatu dute.
Ribera taldeak, bestalde, azpimarratu du "osasun sistema publikoarekin duen konpromisoari eusten diola, pazienteari ahalik eta arreta onena ematen jarraitzeko".