Ospitale publikoen kudeaketa pribatuak beste arrakala bat urratu du Madrilgo Erkidegoko eta Espainiako gobernuen artean
Torrejongo Ospitalea kudeatzen duen Ribera taldeko CEOaren grabazio bat filtratu da, eta berehala piztu da polemika. Espainiako Gobernuko presidenteak eta hainbat kidek osasuna "negozio" bihurtzea leporatu diote Madrilgo Erkidegoari, eta Madrilgo Gobernuak dio ez duela arau-hausterik antzeman.
Torrejon Ospitalea, Madrilen. Argazkia: Europa Press
Madrilgo Erkidegoaren eta Espainiako Gobernuaren arteko beste liskar politiko bat piztu da, ospitale publikoen kudeaketa pribatua dela eta. El Pais egunkariak Pablo Gallart Ribera taldeko CEOaren grabazio bat argitaratu du, eta horrek eragin du eztabaida hastea. Grabazio horretan, Pablo Gallartek bere arduradunei eskatzen zien paziente batzuk baztertzeko eta errentagarritasun gutxiagoko ebakuntzak murrizteko, etekin ekonomikoa handitzeko.
Torrejongo Unibertsitate Ospitalea 2011n inauguratu zen, Esperanza Aguirreren agindupean, eta kudeaketa publiko-pribatu bidez funtzionatzen du. Jabetza eta finantzaketa publikoak dira, eta osasun-zerbitzuaren prestazioa, berriz, Ribera Salud taldeari dagokio, administrazio-emakida baten bidez.
Madrilgo Osasun Sailak azpimarratu duenez, "inola ere ez da onartuko osasun-laguntza jasotzeko aukera kaltetzen duen praktikarik". Sailak premiazko bilera deitu du enpresaren zuzendaritzarekin, eta lantalde tekniko bat eraman du ospitalera, egoera bertatik bertara aztertzeko. Hala ere, sailak ziurtatu du ez dela "inolako ez-betetzerik antzeman" emakida-kontratuan.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen erantzuna irmoa izan da. X sare sozialean zabaldutako mezu batean, PPri leporatu dio "osasuna negozio eta gaixotasuna aberasbide bihurtu izana". Gaineratu duenez, gertatutakoak agerian utzi du zertan datzan "osasunaren pribatizazioa: itxaron-zerrenda gehiago, errentagarritasun handiagoa eta bidegabekeria gehiago".
Monica Garcia Osasun ministroak iragarri du bere sailak sakon ikertuko duela kasua, "enpresa pribatuen emaitzak handitzeko mekanismo bat" dagoela iritzita. Ildo beretik, Oscar Lopez Eraldaketa Digitalerako ministroak eta Madrilgo PSOEren idazkari nagusiak adierazi du gertatutakoa "erabat lotsagarria" dela, eta pribatizazioek "guztion eskubide bat gutxi batzuen negozio" bihurtzen dutela salatu du.
Bestalde, Mas Madridek eta PSOEk aurreratu dute Isabel Diaz Ayusoren Gobernuaren aurkako lege-ekintzak abian jarriko dituztela, haien iritziz, "osasunerako eskubidea urratu" eta Madrilgo osasun publikoa "interes ekonomiko pribatuen zerbitzura erabili" da eta.
Zure interesekoa izan daiteke
Beatriz Artolazabalek Estefania Beltran de Heredia ordezkatuko du EAJren talde parlamentarioan senatari gisa
2020az geroztik Senatuan EAJ bozeramailea da Beltran de Heredia. Izendapen horren ondorioz, Artolazabal ez da berriro Gasteizko alkategai izango 2027ko udal-hauteskundeetan.
EH Bilduk Iker Casanova proposatu du Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagai izateko
EH Bilduren Bizkaiko Mahai Politikoaren ustez, barakaldarra da hautagai egokiena ezkerreko subiranismoaren proiektua ordezkatzeko.
Zupiriaren ustez, ez dago kutsu politikorik gazteen eta Ertzaintzaren artean Aste Nagusian izandako istiluetan
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gizon gazteekin, alkoholaren eta beste substantzia batzuen kontsumoarekin eta gaueko aisialdiko "desinhibizioarekin" lotu ditu istiluak. Ceutari buruz galdetuta, deitoragarri iritzi dio Marokori "dagokion erantzukizuna bere gain hartzeko" ez eskatzeari.
Zupiriak "larritzat" jo ditu Poliziaren aurkako "gizalegearen kontrako jokabideak"
EH Bilduk erasoak arbuiatu ditu, eta "unean uneko gertakariak" direla esan du. PPk Gogorregi txosnaren "lotura politikoaz" galdetu dio Segurtasun sailburuari.
Bloke erreakzionarioa geldiaraztea izango da EH Bilduren "lehentasun nagusia" urte politiko berrian
EH Bilduk Iruñean abiatu du urte politikoa, Mahai Politikoak Baluarten egindako bilerarekin. Arnaldo Otegi kolizio independentistaren idazkari nagusiak azaldu du, besteak beste, hurrengo hilabeteetako erronkak identifikatzeko baliatu dutela hitzordua. "Hauteskundeak izango dira Espainiako eta Frantziako estatuetan. Euskal Herri osoa eduki dezakegu eskuin muturreko bi gobernu erreakzionarioen pean", esan du.
Gazteen eta Haurren Gaietarako Espainiako ministroak "ezinbestekotzat" jo du Ceutako adingabeak penintsulan hartzea
Sira Rego ministroaren iritziz, "beharrezkoa da adingabe migratzaileak hartzea", sortutako krisi egoera "arintzeko" eta "adingabeen zaintza eskubidea bermatzeko".
Sanchezek baztertu egin du Ceutako migrazio krisiaren atzean Maroko egotea
SER katean egindako elkarrizketa batean, Espainiako Gobernuko presidenteak ziurtatu du inteligentzia zerbitzuek ez dutela uste Maroko Ceutako krisian inplikatuta daogenik. Halaber, berretsi du Marokorekiko harremanak oso ona izaten jarraitzen duela.
Hainbat agenteren aurka Getxon gertatu den eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza
Ohar batean, Segurtasun Sailak erasoak gaitzetsi ditu eta salatu du gazte batzuek objektuak jaurti dizkietela uniformerik gabe zihoazen zenbait agenteri. Irainak ere jaso omen dituzte ertzainek: "zipaioak", "puta semeak" eta "nazkagarriak", besteak beste.
Euskadiko PPk EAJren "lotsagabekeria" salatu du, Espainiako poliziei Ceutara joatea eskatzeagatik
Laura Garrido Eusko Legebiltzarreko PPren bozeramailearen hitzetan, Aitor Estebanen adierazpenek argi uzten dute EAJren eta EH Bilduren artean "ez dagoela inolako alderik".
Espainiak laguntza eskatu die Frontexi eta Europoli Ceutan egoera irregularrean dauden migratzaileen triajea egiteko
Bestalde, Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak iragarri du 44,5 milioi eurora handitu dutela arreta humanitariorako laguntza.