Eusko Legebiltzarrak tramitera onartu du zezen-ikuskizunen inguruko lege-proposamena
Hortaz, EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako lege-proposamenak bidea egingo du Eusko Legebiltzarrean. Jeltzaleen eta sozialisten testua babestu dute PPk eta Voxek, EH Bildu abstenitu egin da eta Sumarrek kontra bozkatu du.
Eusko Legebiltzarrak tramitera onartu du zezen-ikuskizunak arautzeko EAJk eta PSE-EEk egindako lege-proposamena. Gobernua sostengatzen duten bi alderdiek (EAJ eta PSE-EE), PPk eta Voxek alde bozkatu dute, EH Bildu abstenitu egin da, eta Sumarrek, berriz, kontrako botoa eman du.
Hortaz, zezenketak barne hartzen ez dituen lege-testuak aurrera jarraituko du Legebiltzarrean.
Lege-proposamenaren helburua zezen-ikuskizunak (sokamuturra, errekortariak, entzierroak) arautzea da, izan ere, urtean gisa horretako 1.000 ikuskizun inguru antolatzen dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Testuak jasotzen du, besteak beste, adin txikikoek gurasoen idatzizko baimena beharko dutela horietan parte hartzeko (14 urtetik beherakoek helduek lagunduta sartu beharko dute, baina ezingo dute aktiboki parte hartu) eta ezin izango zaiela animaliei inolako tratu txarrik eman.
Espero bezala, talde animalistak legearen aurka agertu dira, zezen-ikuskizunen "jarraipena" bermatu nahi dela iritzita.
Taldeen jarrera
Helburua legearen hutsune bat betetzea dela azpimarratu du EAJk, izan ere, etxeko animaliak babesteko legeak berezko erregulaziorik ez duten animaliekin egindako ikuskizunak debekatzen ditu. PSE-EE ildo beretik mintzatu da, eta ekitaldi horiei segurtasun juridikoa eman nahi zaiela gaineratu du.
PP pozik agertu da hutsune bat beteko delakoan. Dena den, testua hobetzeko zuzenketak egingo dituela iragarri du.
EH Bilduk jarrera "praktikoa eta arduratsua" defendatu du, eta testua hobetzen saiatzeko eragile eta elkarteak entzungo dituela nabarmendu du.
Sumarrek, bere aldetik, salatu du zezen-ikuskizunetan adin txikikoek parte hartzea legez onartzen duen lehen legea izango dela Espainiako Estatuan.
Azkenik, Voxek tauromakia euskal gizartean errotuta dagoela azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Ceutarekin lotutako lau elkarretaratze lekuz aldatu ditu, istiluak saihesteko
Eskuineko zenbait alderdik eta elkartek deitu dituzte mobilizazioak, eta horien aurka, ezkerreko taldeek ere mobilizazioak antolatu dituzte. Toki berean deitu dituzte protesta guztiak, eta horiek leku berean egiteak istiluak eragin ditzakeela eta, batzuk tokiz aldarazi dituzte.
Gernikako alkateak liburutegi berria defendatu du eta okupa gazteek gaztetxea mugitzeko alternatiba "erreala" eskatu dute
Jose Maria Gorroñok uste du "onartezina" dela okupazio batek "Gernika osorako proiektu publiko baten garapena eragotzi edo atzeratu ahal izatea". Okupa gazteek, berriz, ez dute Astrara joan nahi, uste dutelako gune hori jada “gainezka” dagoela.
Insausti Donostialdeko udalekin bilduko da ostegunean, etxerik gabeko pertsonen egoera aztertzeko
Hain justu, Pasaia, Oiartzun, Errenteria, Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalak deitu ditu Donostiako alkateak arazoari elkarrekin erantzuteko, etxerik gabeko pertsonen gaia "ez delako soilik hiri bakar baten auzia".
Beatriz Artolazabalek Estefania Beltran de Heredia ordezkatuko du EAJren talde parlamentarioan senatari eta bozeramaile gisa
2020az geroztik Senatuan EAJ bozeramailea da Beltran de Heredia. Izendapen horren ondorioz, Artolazabal ez da berriro Gasteizko alkategai izango 2027ko udal-hauteskundeetan.
EH Bilduk Iker Casanova proposatu du Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagai izateko
EH Bilduren Bizkaiko Mahai Politikoaren ustez, barakaldarra da hautagai egokiena ezkerreko subiranismoaren proiektua ordezkatzeko.
Zupiriaren ustez, ez dago kutsu politikorik gazteen eta Ertzaintzaren artean Aste Nagusian izandako istiluetan
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gizon gazteekin, alkoholaren eta beste substantzia batzuen kontsumoarekin eta gaueko aisialdiko "desinhibizioarekin" lotu ditu istiluak. Ceutari buruz galdetuta, deitoragarri iritzi dio Marokori "dagokion erantzukizuna bere gain hartzeko" ez eskatzeari.
Zupiriak "larritzat" jo ditu Poliziaren aurkako "gizalegearen kontrako jokabideak"
EH Bilduk erasoak arbuiatu ditu, eta "unean uneko gertakariak" direla esan du. PPk Gogorregi txosnaren "lotura politikoaz" galdetu dio Segurtasun sailburuari.
Bloke erreakzionarioa geldiaraztea izango da EH Bilduren "lehentasun nagusia" urte politiko berrian
EH Bilduk Iruñean abiatu du urte politikoa, Mahai Politikoak Baluarten egindako bilerarekin. Arnaldo Otegi kolizio independentistaren idazkari nagusiak azaldu du, besteak beste, hurrengo hilabeteetako erronkak identifikatzeko baliatu dutela hitzordua. "Hauteskundeak izango dira Espainiako eta Frantziako estatuetan. Euskal Herri osoa eduki dezakegu eskuin muturreko bi gobernu erreakzionarioen pean", esan du.
Gazteen eta Haurren Gaietarako Espainiako ministroak "ezinbestekotzat" jo du Ceutako adingabeak penintsulan hartzea
Sira Rego ministroaren iritziz, "beharrezkoa da adingabe migratzaileak hartzea", sortutako krisi egoera "arintzeko" eta "adingabeen zaintza eskubidea bermatzeko".
Sanchezek baztertu egin du Ceutako migrazio krisiaren atzean Maroko egotea
SER katean egindako elkarrizketa batean, Espainiako Gobernuko presidenteak ziurtatu du inteligentzia zerbitzuek ez dutela uste Maroko Ceutako krisian inplikatuta daogenik. Halaber, berretsi du Marokorekiko harremanak oso ona izaten jarraitzen duela.