Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Frantzia zigortu du Ibon Fernandez Iradi presoaren esklerosia ondo ez tratatzeagatik
Epaian, Europako epaileek nabarmendu dutenez gaixotasunerako zaintza egokiak eskaini ez izanak, espetxean mantentzeko baldintza zena, Giza Eskubideen Europako Hitzarmenean tratu ankerrak eta umiliagarriak debekatzen dituen artikulua urratzen du.
Estrasburgoko Auzitegiak Frantzia zigortu du ostegun honetan, Ibon Fernandez Iradi 'Susper' ETAko kide ohiari kartzelan tratamendu mediko egokia ez emateagatik. Fernandez Iradik esklerosi anizkoitza du.
Epaian, Europako epaileek nabarmendu dutenez gaixotasunerako zaintza egokiak eskaini ez izanak, espetxean mantentzeko baldintza zena, Giza Eskubideen Europako Hitzarmenean tratu ankerrak eta umiliagarriak debekatzen dituen artikulua urratzen du. Hala ere, zehaztu dute urraketa horrek ez duela esan nahi aske utzi behar denik. Gaur egun Martutenen ari da zigorra betetzen.
Kondenarekin batera, Frantziak kalte-ordaina eman beharko dio presoari: 10.000 euro kalte moralagatik eta 11.840 euro prozesu judizialen kostuengatik.
Fernandez iradi (54 urte) espetxean da 2003an Frantzian atxilotu zutenetik. Han 30 urteko bi zigor eta 15 urteko beste bat ezarri zizkioten, nahiz eta azkenean, 30 urtetara murriztu zitzaizkion. Horietatik 20 espetxean eman beharrekoak.
2012ko abenduan esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten eta 2013ko martxoan aurkeztu zuen zigorra bertan behera gelditzeko eskaera gaixotasunagatik, baina Frantziako justiziak ukatu egin zion hori. 2022ko urrian, azkenean, presoak hala eskatuta Martuteneko espetxera lekualdatzea onartu zioten eta bertan ari da ordutik zigorra betetzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun bildu dira euskal selekzioaren aldeko mobilizazioetan, Mundialeko Finalaren atarian
Goizean manifestazioa izan da Baionan eta arratsaldean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean izan dira hitzorduak.
Andy Burnhamek Gobernu britainiarraren buruzagitza hartuko du astelehen honetan
Manchesterreko alkate ohia zazpigarren lehen ministroa izango da 10 urtean, Keir Starmer laboristaren ordez.
Duela 50 urteko alkateek diote Euskal Herriak oraindik ez dituela orduko helburuak bete
Bergaran bizi izan zuten egun historikoa gogoratu dute 1976ko alkateek. Urduri baina ilusioz itzuli dira orduko ekitaldiaren lekura, Euskal Herriaren historian mugarri izan zen une hura oroitzera. Orduko lorpenak nabarmendu dituzte, eta etorkizunari begira ere itxaropentsu agertu dira.
EAJk eta EH Bilduk nazio aitortza eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dituzte Bergaran
Bi alderdietako 200 udal-ordezkari elkartu dira Gipuzkoako udalerrian bi efemeride berezi gogoratzeko: Alkateen Mugimenduaren sorreraren 50. urteurrena eta Foruen indargabetzearen 150. urteurrena.
Ezkerreko alderdiek Errepublikaren berrezarpena aldarrikatu eta faxismoa salatu dute Gasteizen
Errepublikako Gobernuaren aurkako estatu kolpearen 90. urteurrenean, EH Bilduk, Ahal Duguk, Ezker Anitzak, Berdeak Equok eta Sumarrek "olatu erreakzionarioaren" aurkako "fronte antifaxista" osatzeko deia egin dute, eta "eskubide sozial, kolektibo eta nazionalak" blindatzeko prozesu "herrikoi eta errepublikarraren" bideari ekitea eskatu dute.
PPk alkategai berdinekin jarraituko du Bilbon, Donostian eta Iruñean eta Iñaki Garcia Calvo estreinatuko da Gasteizen
Alderdi Popularrak datorren urteko maiatzean egingo diren udal hauteskundeetarako hiriburuetarako hautagaitzak ofizial egin ditu gaur Galizian, Santiagon, egindako ekitaldi batean.
Frankismoak hildako 3.700 lagunak eta milaka errepresaliatuak gogoratu dituzte Nafarroako elkarte memorialistek
San Frantzisko plazan egin duten ekitaldian, Ansoleagako Guardia Zibilaren kuartelaren aurrean, loreak jarri dituzte errepresioaren biktimen omenezko plakaren ondoan. Horrez gainera, agintariei eskatu diete eraikin hori oroimenerako leku izenda dezatela.
PSE-EE kritiko azaldu da EAJko eta EH Bilduko alkateek elkarrekin Bergaran egingo duten ekitaldiarekin
Jose Ignacio Asensio PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusiaren esanetan, beren subiranotasun obsesioaren erakusle izango da ekitaldia. Hala, gizartea zatitzea leporatu die bi alderdiei, eta abertzaleentzako soilik izango den gizarte bat eraiki nahi izatea.
Altxamenduaren ondoren emakumeek jasan zuten jazarpena gogoratu du Ana Ollok
Nafarroako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako kontseilaria Lodosan izan da, 1936ko estatu-kolpearen ondoren fusilatutako 136 pertsonen omenaldian parte hartzen. Iruñearen ondoren, Lodosa izan zen Gerra Zibilean hilketa gehien jasan zituen udalerria.
Lourdes Herrasti eta Paco Etxeberria omendu dituzte, memoria demokratikoa berreskuratzeko egindako lanagatik
Gerra Zibilaren hasieraren 90. urteurrena dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak ekitaldi instituzionala egin du ostiral honetan Aieteko Jauregiaren lorategietan, Giza Eskubideen Etxearen egoitzan.