EH Bilduk "irmoki" gaitzetsi du Gasteizen agertutako pankarta, eta Bilboko EH Bilduk ere PPren egoitzako erasoa arbuiatu du
Koalizio subiranistaren iritziz, "kritika politikoa termino politiko eta dialektikoetan soilik" adierazi behar da, eta Euskal Herriko eragile politiko eta sozial guztiei "erantzukizunez jokatzeko" deia egin die.
EH Bilduk "irmoki gaitzetsi" du Gasteizen asteazken honetan agertu den pankarta, "non, besteak beste, PSE-EEren idazkari nagusi Eneko Andueza jomugan jarri den".
Koalizio subiranistaren iritziz, "kritika politikoa termino politiko eta dialektikoetan soilik" adierazi behar da, eta Euskal Herriko eragile politiko eta sozial guztiei "erantzukizunez jokatzeko" deia egin die.
Ohar batean adierazi dutenez, "beharrezkotzat" jotzen dute "horrelako gertakariak, betiere puntualak, modu errealistan dimentsionatzea, eta, gure herrian, zorionez, modu zabalean gaindituta dagoen iragana modu birtualean elikatzeko ez erabiltzea".
Era berean, Maria del Rio Bilboko EH Bilduren bozeramaileak "arbuiatu" egin du PPren egoitzaren aurka pintura jaurti izana. Del Riok azaldu duenez, "EH Bilduk Alderdi Popularrarekin eta Voxekin konfrontazioa planteatzen du, bloke atzerakoi beraren parte diren heinean, beti ere termino politiko eta dialektiko hutsetan", eta gaineratu duenez, "horrelako gertaerek bloke erreakzionarioaren biktimizazio-kanpainari mesede baino ez diete egiten".
Gasteizeko Udalbatzak adierazpen bateratua egin du, PSE-EE, EAJ, PP eta Elkarrekin Podemoseko udal-alderdiek sinatuta, Gasteizen agertutako pankarta gaitzesten. EH Bildu ez da adierazpenera batu, baina gaitzetsi egin ditu gertaerak, koalizioak kaleratutako oharrean.
Adierazpenak jasotzen duenez, Gasteizko Udalak "gogor gaitzesten ditu argi eta garbi seinalatu eta mehatxatu egiten duten gertaera horiek, guztiz bateraezinak baitira gure gizarte demokratikoaren balioekin", eta zera gaineratzen du: "Gure askatasunen oinarri diren bizikidetzaren eta aniztasunaren aurkako zuzeneko eraso hori baztertzen dugu".
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Pedro Sanchezen agerraldia Kongresuan Ceutaren inguruan, Azpeitiko taxilariaren ustezko hiltzailea aurkitzeko dispositibo poliziala eta beroa bueltan Euskal Herrian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Mobilizazio ugari egin dira Hego Euskal Herrian, Ceutari "elkartasuna" adierazteko zein "arrazakeria" salatzeko
Aurreikusi zitekeen bezala, PPk deitutako ekitaldiak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen aukako protesta bihurtu dira. Aurrez aurre izan dituzte Mugimendu Sozialistak eta ezkerreko beste talde batzuek deitutako mobilizazioak, eta horietan, diskurtso arrazistak eta xenofonoak salatu dituzte.
Erdi-askatasuna onartu dio berriro Eusko Jaurlaritzak Maria Soledad Iparragirreri, boluntariotza jarduerak egiteko
Justizia Sailak baimen hori eman zion aurten aurretik ere, baina Auzitegi Nazionalak ukatu egin zion.
Laura Aznal EH Bilduren Nafarroako presidentegai izango da berriro
Nafarroa Garaiko EH Bilduren Mahai Politikoak Laura Aznal proposatu du berriro Foru Erkidegoko presidente izateko hautagai, "Nafarroak aurrera egitea ahalbidetu duen azken hamarkadako lan sendoari jarraipena emateko xedez".
Tentsioa Euskal Herrian, Ceutako egoeragatik gaurko deitutako elkarretaratzeen aurrean
Eusko Jaurlaritzak lekuz aldatu ditu, Ceutako migrazio krisia dela eta, Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Getxon egitekoak diren lau elkarretaratze, "istiluak ekiditeko": horietako bat PPk Gasteizen deitutakoa da, eta gainerakoak, arrazismoaren eta faxismoaren aurkako hainbat talderenak.
Gernikako alkateak liburutegi berriaren alde egin du eta okupa gazteek gaztetxea mugitzeko alternatiba "erreala" eskatu dute
Jose Maria Gorroñoren ustez, "onartezina" da okupek "Gernika osorako proiektu publiko baten garapena eragotzi edo atzeratu ahal izatea". Okupa gazteek, berriz, ez dute Astrara joan nahi, uste dutelako gune hori jada “gainezka” dagoela.
Insausti Donostialdeko udalekin bilduko da ostegunean, etxegabeen egoera aztertzeko
Hain justu, Pasaia, Oiartzun, Errenteria, Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalak deitu ditu Donostiako alkateak arazoari elkarrekin erantzuteko, etxegabeen gaia ez delako "hiri bakar baten auzia".
Beatriz Artolazabalek Estefania Beltran de Heredia ordezkatuko du EAJren talde parlamentarioan senatari eta bozeramaile gisa
2020az geroztik da Beltran de Heredia EAJren bozeramailea Senatuan. Izendapenaren ondorioz, Artolazabal ez da berriro Gasteizko alkategai izango 2027ko udal-hauteskundeetan.
EH Bilduk Iker Casanova proposatu du Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagai izateko
EH Bilduren Bizkaiko Mahai Politikoaren ustez, barakaldarra da hautagai egokiena ezkerreko subiranismoaren proiektua ordezkatzeko.
Zupiriaren ustez, ez dago kutsu politikorik gazteen eta Ertzaintzaren artean Aste Nagusian izandako istiluetan
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gizon gazteekin, alkoholaren eta beste substantzia batzuen kontsumoarekin eta gaueko aisialdiko "desinhibizioarekin" lotu ditu istiluak. Ceutari buruz galdetuta, deitoragarri iritzi dio Marokori "dagokion erantzukizuna bere gain hartzeko" ez eskatzeari.