AMNISTIA-LEGEA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Puigdemontek babes-helegitea jarri du Auzitegi Konstituzionalean eta atxilotze-agindua baliogabetzeko eskatu du

Auzitegi Gorenak eta instrukzio-epaileak emandako autoei jarri die errekurtsoa. Gorenak amnistia ukatu zion, diru publikoa bidegabe erabiltzea leporatzen diotelako.

20211004202438_puigdemont_
Carles Puigdemont artxiboko irudi batean.

Carles Puigdemont presidente ohiaren defentsak babes helegitea aurkeztu du Auzitegi Konstituzionalean, Gorenak ukatu zion amnistia aplika diezaioten eskatzeko,  Auzitegi Konstituzionalak Amnistia Legea babestu ostean. Horrez gainera, kautelaz, indarrean jarraitzen duen atxiloketa-agindua bertan behera utz dezala ere eskatu du. 

Auzitegi Gorenaren Apelazio Salak eta instrukzio-epaileak emandako autoen aurkako helegitea aurkeztu du Gonzalo Boye Kataluniako presidente ohiaren abokatuak. 

Auzitegi Gorenak ukatu egin zuen amnistia ezartzea, besteak beste, ondasun publikoak bidegabe erabiltzearen delitua egozten zaiolako Puigdemonti. Presidente ohiaren defentsaren ustetan, ordea, delitu horrengatik amnistia ukatu izanak legearen aurkako "erresistentzia judizialeko estrategia" agerian uzten du, eta "botereen eta legezkotasunaren banaketaren printzipioaren aurka egiten du".

Halaber, atxilotze agindua bertan behera uzteko ere eskatu dio Konstituzio Auzitegiari, "zigor irmo baten babesik ez" duela ondorioztatuta. 

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 02/03/2026.- Alumnos tras ser desalojados este lunes del campus de la Universidad del País Vasco (EHU) en Vitoria por los servicios de emergencia tras el lanzamiento en su interior de botes de humo, se han visto afectados cinco edificios del campus de la EHU. EFE / L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EHUko errektoretza taldeak "onartezintzat" jo du Arabako campusean ke poteak jaurti izana

Martxoaren 3ko sarraskiaren urteurrenaren bezperan, ikasle talde batek ke poteak jarri ditu Arabako campuseko lau fakultatetan, eta, ondorioz, protokoloa aktibatu dute eta ikasgelak hustu behar izan dituzte. Errektoretzak ohar bidez esan du ikasleen "aldarrikapenerako eta protestarako eskubidea" babesten duela, baina ez dituela onartuko "pertsonen segurtasunaren, bizikidetzaren eta gainerako unibertsitate-komunitatearen hezkuntzarako oinarrizko eskubidearen aurkako metodoak". 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Juan Mari Aburto: “Bilboko turismo tasa nekez sartuko da indarrean aurten”

Bilboko alkateak onartu du 2026an aktibatu nahiko lukeela tasa turistikoa, horrek izango lukeen eragin ekonomikoagatik, baina ohartarazi du epe administratiboek zaildu egiten dutela. Ordenantza, ziurrenik, datorren urterako onartuko da. Aburtok gogorarazi du turismoa tokiko ekonomiaren % 8 dela, eta diru-bilketak bilbotarren bizi-kalitatea hobetzeko eta hiriko garapena eta enplegua indartzeko balioko duela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X