Hernani
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garbitu dituzte larunbatean Hernanin Ertzaintzaren eta Bingen Zupiriaren aurka agertutako pintadak 

Larunbatean agertutako pintaketak gaitzetsi dituzte ordezkari politikoek eta sindikatuek.

Xabier Lertxundi Hernaniko alkateak larunbatean iragarri bezala, Ertzaintzaren eta Bingen Zupiria Segurtasun sailburuaren aurka Hernaniko frontoian larunbatean agertutako mehatxuzko pintadak garbitu dituzte dagoeneko. 

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak gogor gaitzetsi ditu pintaketak, eta EH Bilduri zuzendu zaio esanez badela "garaia Bilduk behingoz esateko Ertzaintza hau demokratikoa dela". 

18:00 - 20:00

Suma Mugimenduak pintaketak "ñabardurarik gabe" gaitzetsi ditu eta "mehatxuek eta indarkeriak gizarte demokratiko batean lekurik ez" dutela adierazi du. "Gure gizartean ezin da inolako indarkeriarik onartu", esan dute.

Erne Polizia-sindikatuak "erabateko" gaitzespena adierazi du igande honetan argitaratutak ohar batean. Sindikatuaren ustez "gizarte demokratiko batean ez dago justifikaziorik, ezta aitzakiarik ere, indarkeria, larderia edo hitzezko erasorako", adierazi du Ernek, eta Segurtasun Sailak Hernaniko pintaden egiletza "berehala eta zorrotz" ikertzea eskatu du: "Erantzuleak identifikatu, auzipetu eta zigortu egin behar dira", adierazi du.

Era berean, sindikatuak alderdi guztiei,"salbuespenik gabe" alderdi "guztiei" eskatu die "argi" hitz egin dezaten "euskal gizarteari ikasi dugula erakusteko".

Esan sindikatuak, bestalde, Ertzaintzaren "kriminalizazio saiakera" kritikatu du. EH Bilduri eta Sorturi ohartarazi die ez dutela "akusazio bakar bat ere onartuko erantzunik gabe", eta ez dutela onartuko "ertzain bakar bat ere seinalatzea".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X