Gorenak ez du onartu Koldo Garciak bere audioak argitaratzea debekatzeko egindako eskaria
Instrukzioko epaileak adierazi du ez duela eskumenik kautelazko neurri horiek hartzeko, eta auzipetuari gogorarazi dio horixe bera adierazi zuela Santos Cerdanek audioak oso-osorik ateratzeko eskaera egin zuenean. Audioak hiru telefono mugikorretan eta grabagailu batean aurkitu zituzten, Garciaren etxean, eta, atera ondoren, aldeei entregatu zaizkie.
Koldo Garcia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB.
‘Koldo auzia’ ikertzen ari den Auzitegi Goreneko instrukzio-epaile Leopoldo Puentek ez du onartu Koldoren Garciaren etxea miatu zutenean aurkitutako audioak argitaratzea debekatu zezala auzipetuak egin zuen eskaera.
Audio horiek hiru telefono mugikorretan eta grabagailu batean aurkitu zituzten, eta prozesuan inplikatutako aldeei eman zizkieten, uztailaren 23an eta 24an gailuetatik atera eta prestatu ondoren. 22.000 mezu baino gehiago dira.
Auziaren instrukzio-aldiarekin lotura zuzenik ez dutela eta izaera pertsonal eta intimokoak direla argudiatuta, Garciak eskatu zuen audioak zabaltzea galaraztea, batik bat komunikabideei zuzenduta. Defentsaren iritzian, “bere inguru intimoarekin lotutako" ahots-oharrak zabaltzea “intimitate pertsonalerako oinarrizko eskubidean oso modu larrian urratzea” da.
Instruktoreak adierazi du ez duela eskumenik kautelazko neurri horiek hartzeko, eta Garciak eskaera egin dezakeela horretarako eskumena duen organoan.
Halaber, azaldu du audio guztiak atera eta kausarako prestatzeko erabakia hartu zela PSOEko Antolakuntza idazkari ohi Santos Cerdanek eskatuta, haren defentsa osoki artikulatzeko asmoz. Eta Garciari gogorarazi dio, halaber, alderdiei erabakiaren berri eman zitzaienean bere defentsak bat egin zuela eskaera horrekin.
Epailearen iritziz, “deitoragarria” da auzi honen instrukzio-fasean egindako jarduketen zati handi bat komukabideetara filtratu izana. Hala ere, gehitu du ez dagokiola berari filtrazio horiek legez kanpokoak ote diren ikertzea.
Grabazio horiek Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboaren txostenean jasota daude. Izan ere, epaileak horien ondorioz sartu zuen Santos Cerdan behin-behinean espetxean joan den ekainaren 30ean, obra publikoak esleitzeko sare ustelaren buruzagitzat jo baitzuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.
PPk irabazi ditu Gaztela eta Leongo hauteskundeak 33 eserlekurekin, PSOEk 30 lortu ditu, eta Voxek 14
Bestalde, PSOE izan da indar bozkatuena Trebiñuko konderri historikoan, eta Vox izan da bigarrena. Gaztela eta Leonen, oro har, % 65,22ko parte-hartzea izan da hauteskunde hauetan, baina % 48,26koa Trebiñun.
Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek aldaketak utzi dituzte Lekuinen, Arrosan, Alduden, Donapauleun eta Senperen, besteak beste
Laurent Intxauspek Donibane Garaziko auzapez izaten jarraituko du, Eneko Aldanak Ziburun eta Emmanuel Alzurik Bidarten. 11 herri joango dira bigarren itzulira, Angelun, Senperen eta Getarian lehen itzulitik argitu baita nor izango den hurrengo alkatea.
Jean-Rene Etchegaray izan da garaile Baionan, bigarren itzuliaren zain
Etchegaray zentrista bigarren itzulira iritsi da, Jean-Claude Iriart hautagai abertzalearekin, Henri Etcheto sozialistarekin eta, lehen aldiz, eskuin muturreko hautagai batekin, Pascal Lesellierrekin. Hain zuzen ere, ultraeskuinak bere emaitzak bikoiztea lortu du sei urtean, aurreko hauteskundeetatik.