Andramaixak

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Udaltzain bat txosnetatik kanporatu dutela salatu du Ondarroako Udalak

Udalaren ustez, gertatutakoa "oso larria" da, eta neurriak hartuko dituela jakinarazi du.

Ondarroako jaietako txosnagunea

Udaltzain bat txosnagunetik kanporatu dutela salatu du Ondarroako Udalak (Bizkaia). Herrian Andra Mari jaiak ospatzen ari direnean gertatu da.

Urtza Alkorta Arrizabalaga (EH Bildu) alkateak ohar baten bidez adierazi duenez, abuztuaren 16an, larunbatean, "lanorduz kanpo zegoen udal langile bat kanporatua izan zen txosnagunetik, udaltzaina izateagatik".

Udalaren ustez, gertatutakoa "oso larria" da, eta neurriak hartuko dituztela ziurtatu du. Era berean, alkateak babesa adierazi die udal langile guztiei, txosnagunetik kanporatu zuten udaltzainari bereziki.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X