EH Bilduk eta ERCk "nazio gehiagoren eta naziogintza gehiagoren" aldeko apustua egin dute, Estatuko "oldarraldi atzerakoiaren" aurrean
Bi alderdien ustez, Espainiako Estatua "inflexio puntu" betean dago, eta "une erabakigarria da Euskal Herriarentzat eta Kataluniarentzat".
ERC eta EH Bilduren ordezkariak, bileran. Argazkia: EH Bildu
EH Bilduk eta Esquerra Republicana de Catalunyak (ERC) adierazi dutenez, "Espainiako Estatuan goraka dan oldarraldi atzerakoiaren aurrean, bat gatoz konponbidea nazio gehiago eta naziogintza gehiago dela esatean", eta, beraz, "bide horri" jarraituko omen diote, "bai kalean, bai instituzioetan".
Bi alderdiek bilera egin dute astelehen honetan EH Bilduren Donostiako egoitzan, koalizio independentistak abiatutako bilera-sortaren baitan, "munduak eta Espainiako Estatuak bizi duten egoera zail eta itxaropen gutxikoari eman beharreko erantzunak" aztertzeko.
Arnaldo Otegi EH Bilduren idazkari orokorra eta Oriol Junqueras ERCren presidentea izan dira bileraren buru.
Euskal alderdi subiranistaren izenean, Gorka Elejabarrieta Harreman Politikoen idazkari eta Senatuko bozeramailea eta Idurre Bideguren EH Bilduko Mahai Politikoko kidea ere izan dira. ERCren aldetik, Elisenda Alamany idazkari nagusia eta Oriol Lopez idazkari nagusiaren ondokoa ere izan dira.
Bileraren ostean bi alderdiek komunikatu bateratu baten bidez adierazi dutenez, "EH Bildu eta Esquerra Republicana elkarren anai-arrebak gara, independentistak eta ezkertiarrak. Eta beti egingo dugu lan elkarrekin gure proiektuak indartsuagoak eta gure nazioak justuagoak eta askeagoak izan daitezen".
Horrexek "gidatzen" omen ditu bi alderdien erabakiak. Euskal herritar eta katalanentzat "erabakigarria" den eta Espainiako Estatuak "inflexio puntu bat" bizi duen une batean, "erronka berriak" aurrean dituela, azpimarratu dute irtenbidea "nazio gehiago eta naziogintza gehiago" dela.
"Hori izan da eta izango da beti gaur egungo egoerari aurre egiteko bidea", adierazi dute. Horrela, "bide horri" jarraituko diotela adierazi dute, "bai kalean eta baita instituzioetan ere".
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek, Trumpen kritiken ostean: "AEBren eta Espainiaren arteko harremanak oso positiboak dira"
Espainiako Gobernuko presidenteak azaldu du Estatu Batuetako presidentearekin hitz egiteko aukera izan duela, azken horrek Espainia beste behin kritikatu eta gero. "Solasaldi informala" izan dela azaldu du, eta "adeitsu"jardun dutela.
"Ez litzateke lehen aldia presidente batek ihes egiten duena", erantzun dio Peinado epaileak Begoña Gomezi
Magistratuak ekainaren 30ean sinatutako auto batean defendatu du bere erabakia, bere ordezkoak gai horren inguruan beste erabaki bat hartu baino lehen. Azken horrek baimena eman dio Gomezi Londresera bidaiatzeko, baina ez Ankarara.
Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak legea aldatzea adostu dute, delituak errepikatzen dituztenak zigortzeko
Helburua da delituak egin dituzten baina oraindik epai irmorik izan ez duten delitugileek "ondorioak" ordain ditzaten.
PSOEk eta sindikatuek Feijooren aurka egin dute absentismoa "minbizi bat" dela adierazteagatik
Sozialistek kritikatu dute PPk lan eskubideak murriztea proposatzea, enpresen lehiakortasuna hobetzeko.
Transferentzien inguruko negoziazioak ez doazela ondo onartu du Ubarretxenak
Eusko Jaurlaritzako Autogobernu sailburuak onartu du materia zailak dituztela mahai gainean, baina "borondate politikoa" egonez gero oztopoak gainditzea posible dela uste du.
Pau Blasi legebiltzarkide sozialistak “pazientzia” izateko eskatu dio lehendakariari eskumenen negoziazioan
Pau Blasi PSE-EEko legebiltzarkideak jarrerak lasaitzeko eskatu dio Pradalesi, lehendakariak joan den astean salatu ondotik Espainiako Gobernuak transferentzien inguruko akordioa ez betetzea "errespetu falta onartezina" dela. Testuinguru horretan, Blasik azpimarratu du "hitz potolorik gabe" aritu behar dela eskumenen negoziazioa behar bezala bideratzeko.
Epaileak ukatu egin dio Begoña Gomezi NATOren goi-bilerara joatea, baina Londresera bidaiatzeko baimena eman dio
Gomezen defentsak uztailaren 7tik 10era Espainiatik irtetea eskatu zuen, NATOk Turkian egitekoa duen goi-bilerara joateko eta, ondoren, Londresera, alabaren graduaziora.
Hamasek Gazako gobernua utzi du eta Palestinako batzorde teknokrata bati eman dio boterea
Hamas desegin ondoren, organo horrek eskualdea kudeatu beharko du, su-etenean jasotako jarraibideei jarraituz.
Lehendakari bat aurrenekoz txupinazoan: "Beste herritar bat bezala, kalean ibiltzea da nire helburua"
Lehen aldia da jardunean dagoen lehendakari bat San Fermineko txupinazoan udaletxean dagoela gonbidatu gisa eta ETBko saio berezian izan da. "Jendeak gozatzea, bakean eta errespetuz", hori espero du Imanol Pradalesek.
Juanma Morenok Andaluziako presidente kargua hartu du hirugarrenez
Juanma Moreno Andaluziako Alderdi Popularreko buruak hirugarrenez hartu du Juntako presidente kargua. San Telmo Jauregian egin da ekitaldia eta bertan izan da Manuel Gavira presidenteordea, Voxen Andaluziako burua. Karguaren zina egin ostean Andaluziako presidentea "harro" agertu da. Aipamena egin die Andaluzian jaio zirenei eta baita "gaur egun kanpotik etorri eta berea den lurrarekin konpromisoa hartu dutenei" ere. Voxekin koalizioan abiatu duen legealdia "emankorra" eta "luzea" izatea espero duela gaineratu du.