Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
Euskal Herria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arantza Arruti militante abertzale eta feminista hil da, 79 urte zituela

ETAko lehen emakume liberatuetako bat izan zen, baita atxilotu zuten aurrenekoa ere. Politikagintzan aritutakoa da, eta hainbat talde feminista sortzeko prozesuetan parte hartu zuen.

Arantza Arruti, Txomin Ziluagaren ondoan, artxiboko irudian. Argazkia: Theklan

Arantza Arruti Odriozola militante abertzale eta feminista zendu da gaur, 79 urte zituela. Zarauztarrak 19 urterekin ekin zion borroka armatuari, frankismoaren aurka. ETAko lehen emakume liberatuetako bat izan zen, Ione Dorronsororekin batera, baita atxilotu zuten aurrenekoa ere.

1968an, Iruñean atxilotu zuten, eta Burgosko Prozesuan epaitu zuten geroago; auzipetuetako 16 euskal ekintzaileetatik zigorrik jaso ez zuen bakarra izan zen Arruti, absoluzioa jaso baitzuen. 1974an atera zen espetxetik. Urte batzuk geroago ere kartzelatu zuten, baina libre utzi zuten handik gutxira. Aurretik ere hartu zuten atxilo, Tolosan, baina Martuteneko espetxean hainbat hilabetez preso egon ondoren, aske gelditu zen. Atxiloaldietan torturak jasan zituela salatu zuen.

Aske geratu ostean, politika eta feminismoa bultzatzen jarraitu zuen, ezker abertzalearen barruan, eta 80ko hamarkadan, hainbat talde feminista sortzeko prozesuan parte hartu zuen, Aizan eta KAS Emakumeak sortzeko prozesuan, besteak beste.

1998an, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara aurkeztu zen, Euskal Herritarrok taldearen zerrendan. 2015ean, berriz, EH Bilduko hautagaia izan zen Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan.

Gerora, frantses eta ingeles irakaslea izan zen, eta Osakidetzan eman zituen hainbat urte lanean, haurtzain eta erizain-laguntzaile, erretiroa hartu zuen arte.

Horren heriotzak askotariko erreakzioak eragin ditu Euskal Herrian, eta, besteak beste, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak gogoan izan du uda osteko Mahai Politikoaren ondorengo agerraldian: “Arantza Arruti emakume militantea, abertzalea, feminista eta independentista izan da, bere garaian tribunal frankista baten aurrean Eusko Gudariak abestu zuen horietakoa, Burgosko Prozesuan”.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"

AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".

Jauregi Trump
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jauregik uste du Trumpek "oztopoak" izango lituzkeela Espainiarekiko merkataritza harremanak eteteko, Europa "merkatu bakarra" delako

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Euskadi Irratian esan du Trumpek "zail" izango lukeela Espainiaren kontrako merkataritza blokeoa aplikatzeko, Europa "merkatu bakarra" delako. Europaren indarra "batasunean" dagoela nabarmendu du. Hala ere, adierazi du AEBko Gobernuak "neurri indibidualekin min egin dezakeela".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X