Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
RADIO EUSKADI
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Estebanek ez du baztertu urtea amaitu aurretik estatus berriari buruzko akordioa lortzea

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Aitor Esteban EAJren presidenteak aurreratu du "pausoren bat" eman daitekeela estatus berriari buruzko negoziazioan 2025. urtea amaitu baino lehen. Halere, aitortu du hurrengo hilabeteetan erritmoa "dezente bizkortu" beharko dutela, ezer lortu nahi bada.

18:00 - 20:00

"Ahalegin guztiak egingo ditu EAJk adostasuna lortzeko, eta ia abendurako zerbait daukagun". Hitzok erabili ditu Aitor Esteban EAJren presidenteak, estatus berriari buruzko negoziazioen gainean galdetuta. Bere hitzetan, "bilerak" egingo dituzte hilabete honetan eta hurrengoetan, eta "Euskadi mailan ados" jartzeko itxaropena azaldu du. "Osotasunean jarri beharko genuke ados", zehaztu du. 

Espainiako Gobernuaren etorkizunaz ere mintzatu da, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Buruzagi jeltzalearen arabera, "oso zaila" izango du Pedro Sanchezek aurrekontuak izatea, "ahalegina egin egingo badu ere". Hortaz, hauteskundeak aurreratzeko aukera ez du baztertu. "Une honetan, bazkideak ez dira hain bazkide. Alderdiak profilak markatzen ari dira", erantsi du. 

Zentzu horretan, ohartarazi du EAJk ez duela edozein akordio babestuko Gobernuari eusteko helburuarekin, legealdiaren hasieran bezala. "ERCk, EH Bilduk eta Podemosek zerbait eskatu arren, ados ez bagaude, ezetz esango diogu Gobernuari". 

Eskumenen transferentziari buruz, berriz, ez du uste adostutako guztia urtea amaitzerako beteko denik, baina espero du ordurako "aurrerapauso txikiak" egotea. 

Azkenik, Palestinako egoeraz aritu da. Uste du Israelek ez duela atzera egingo, "zigor guztiak" jarri arren. "Hartutako erabaki politikoa da, eta Estatu Batuen laguntza du", esan du. Gogor salatu du Bejamin Netanyahuren "gobernu autoritarioa" eta Europak jarrera "irmoagoa" izan beharko lukeela defendatu du. Haren iritzian, arlo militarrean Israelekin itxitako akordioak eten beharko lirateke, besteak beste. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"

AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".

Jauregi Trump
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jauregik uste du Trumpek "oztopoak" izango lituzkeela Espainiarekiko merkataritza harremanak eteteko, Europa "merkatu bakarra" delako

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Euskadi Irratian esan du Trumpek "zail" izango lukeela Espainiaren kontrako merkataritza blokeoa aplikatzeko, Europa "merkatu bakarra" delako. Europaren indarra "batasunean" dagoela nabarmendu du. Hala ere, adierazi du AEBko Gobernuak "neurri indibidualekin min egin dezakeela".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X