Euskadik eta Kanariek lankidetza hitzarmena sinatu dute I+G+B garatzeko, enpleguan eta migrazioan begirada jarrita
Besteak beste, sinatutako protokoloaren arabera, bi lurraldeek konpromisoa hartu dute I+G+B arloko enpresetara egokitutako profesionalak prestatzen elkarri laguntzeko.
Imanol Pradales lehendakariak eta Fernando Clavijo Kanarietako presidenteak protokolo bat sinatu dute, gaur, "ikerketa, garapen eta berrikuntzako (I+G+B) politiken aurrerapena bizkortzeko asmoz". Eusko Jaurlaritzak esan duenez, akordioak balioko du bi erkidegoen arteko "lankidetza estutu" eta ikerkuntzaren alorrean "proiektu bateratuak abiarazteko". "Balio erantsi handia eta kalitatezko enplegua eskaintzen duten sektore estrategikoak", esan du Gasteizko Gobernuak.
Tenerifen izan da sinadura-ekitaldia, hango presidentziaren egoitzan. Lehendakariaren arabera, "Euskadik aukera izango du Kanarietako erkidegoak garatutako ikaskuntzez baliatzeko, hala nola. 'Tierra Firme' izeneko proiektuaz: Mendebaldeko Afrikako herrialdeekin lankidetzan, migratzaileak jatorrian hezteari buruzko programa da, eta lanbide heziketan, enpleguan eta araututako migrazioan oinarritzen da".
"Euskadin dagoeneko langileen defizita dugu, biztanleria zahartzen ari baita. Era berean, askotan gure enpresa-sareak eskatzen dituen kualifikazio eta profiletara egokitzen ez diren migratzaileak iristen zaizkigu. Errealitate hori kudeatu egin behar dugu. "Tierra Firme" delakoa oso erreferentzia egokia izan daiteke, geu ere antzeko egitasmoak garatzen has gaitezen", nabarmendu du Pradalesek.
Bere aldetik, Clavijok nabarmendu du "protokolo hau Kanarien eta Euskadiren arteko harreman historikoaren emaitza onen adibide bat gehiago" dela. "Urteak daramatzagu erakusten politika egiteko beste modu bat dagoela, konfrontaziotik urrun", adierazi du Kanarietako Gobernuko buruak.
Halaber, bi mandatariek berretsi dute migrazioaren aferari aurre egiteko "egiturazko politikak" behar direla, eta Espainiako Gobernuari "migrazioari buruzko Estatu politikak" abian jartzeko eskatu diote.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.