Lehendakaria "oso kezkatuta" dago PP eta Vox alderdien balizko gobernu batekin, birzentralizazioa ekar lezakeelako
"Testuinguru horretan, prest egon behar dugu Euskadi, euskal erakundeak, euskara eta politika publiko guztiak gogor defendatzeko", esan du. Kanarietara egin duen bisitan, errefuxiatuekin lan egiten duten elkarteekin bildu da Imanol Pradales, eta Open Arms ontzian izan da.
Imanol Pradales lehendakariak ostiral honetan esan du "oso kezkatuta" dagoela PP eta Vox alderdien arteko balizko gobernu batekin, birzentralizazioa ekarriko lukeelako.
Hori horrela, balizko gobernu horretan Alberto Núñez Feijoo PPko buruak moderazioaren edo erradikalizazioaren aldeko apustua egingo ote duen galdetu du, baita "Estatuan agertzen diren eta existitzen diren errealitate nazional desberdinak" errespetatuko ote dituen edo "Voxen politiken mende egongo ote den".
"Nola jokatuko du PPk? Hori da galdera nagusia", adierazi du Pradalesek, gogora ekarrita inkestek popularren garaipena eta Voxen hazkundea aurreikusten dutela.
"Pedro Sanchezek ez du arrazoi bakar bat ere hauteskundeak aurreratzeko, ez arlo pertsonalean, ez politikoan, ezta nazioarteko agertokiari dagokionez ere", zehaztu du.
"Testuinguru horretan, prest egon behar dugu Euskadi, euskal erakundeak, euskara eta politika publiko guztiak gogor defendatzeko", esan du.
Migrazioa
Bestalde, Imanol Pradales lehendakariak eta Fernando Clavijo Kanarietako presidentearen ustez, Espainiako Estatuak eta EBk migrazioaren aferan ez dute maila eman. Horregatik, "geratzeko etorri den fenomeno hori" kudeatzeko "egiturazko plan bat" eskatu dute biek ala biek.
Pradalesek adierazi duenez, behin eta berriro eutsiko diote aldarrikapen horri, eta medioetara ez ezik administrazioen arteko negoziazio mahaietara ere eramango duten gaietako bat izango da.
Lehendakariaren hitzetan, "iparraldeko mugaren" estatusa onartzeko borrokan dabil Euskadi, uda honetan, adibidez, baliabide propioak baliatuta, kalean lo egin behar izan duten maliar erbesteratuen beharrei erantzun behar izan dielako.
Orain, "presio politikoari eta gestioei esker antolatzen hasi dira", baina Espainiako Gobernuak "konpromiso falta" agertu du hasiera-hasieratik.
Hori dela eta, erkidegoek "baliabide gehiago" behar dituztela esan du, eta migrazioaren arloan dituzten eskumenak indartzeko beharra dutela. "Horretarako, erakundeek lasaitasunez eta zintzo eta modu eredugarrian egin behar dute lan", horren aburuz.
Kanarietara egin duen bidaian, errefuxiatuekin lan egiten duten 30 gobernuz kanpoko erakundetako ordezkariekin ere elkartu da Pradales. Horrez gainera, Open Arms erreskate-ontzian ere izan da Nerea Melgosa sailburuarekin batera.
Migrazioa "fenomeno konplexua" dela eta "pertsonak erdigunean jarriz" jorratu behar dela adierazi du bisita horretan. Diskurtso populistak eta "onkeriazkoak" alde batera uzteko deia egin du.
Zure interesekoa izan daiteke
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.
Lizarrako festetan bertan behera geratu da Puyko jaitsiera, hirugarren urtez
Uztailaren 29an egindako osoko bilkuran, oposizioko taldeek bat egin zuten beren botoekin, eta mozio baten bidez UPNri erabakia zuzentzeko eskatu zioten. Iaz bezala, Marta Ruiz de Alda alkateak autoz egin du jaitsiera, txosnen kokapenaren aldeko aldarrikapenak egiten ari ziren pertsonak zeuden kalea saihesteko.
Milaka migratzaile Marokora itzultzen hasi dira
50.000 migratzaile baino gehiago Ceutan sartu ostean, hiri autonomoa gainezka dago, eta askok Marokora itzultzeari ekin diote.
Jaurlaritzak ukatu egin ditu Solariak Araban parke fotovoltaikoak eraikitzeko eskatutako 19 baimenak
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak argudiatu du iraungi egin direla garraio-sarera sartu eta konektatzeko emandako baimenak.
Feijook "salbuespenezko" neurriak eskatu ditu migrazio krisiaren aurrean, lehen erreakzio politikoak iritsi diren bitartean
PPko buruak Ceutako segurtasuna indartzeko, Atzerritarren Legea erreformatzeko eta Pedro Sanchezek Kongresuan agertzeko eskatu du. ERCk, Voxek eta IUk ere migrazio krisiaren inguruko jarrera azaldu dute.
Sanchezek mafiei egotzi die Auzitegi Gorenaren epaia "modu interesatuan" baliatu izana Ceutan sarrera masiboa antolatzeko
Espainiako Gobernuko presidenteak Espainiaren "lurralde osotasunaren urraketa" gaitzetsi du, Ceutako itsas mugan buiak jarriko dituztela iragarri du, Atzerritarren Legea aldatzeko prest agertu da, eta Marokorekin lankidetzan aberriratzeak bizkortu nahi ditu.
Italiak eta Finlandiak Espainia Schengen eremutik kanpo uzteko eskatu dute, eta Danimarkak eta Suediak mugako kontrolak "zorrozteko"
Giorgia Meloni Italiako lehen ministroa izan da Espainia pertsonen zirkulazio askeko lurraldetik kanpo uztea iradoki duen lehena. Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyenek "itzulketa azkarrak" eskatu ditu.
Frantziak indartu egingo du larunbatetik mugan poliziaren presentzia, Ceutako krisiaren ondorioz
Neurriak Gipuzkoatik eta Nafarrotik Ipar Euskal Herrira doazen muga-pasabideei eragiten die. Trenbide-korridoreetako kontrolak areagotu eta aireko zaintza-neurriak indartuko ditu, besteak beste.
Espainiako Gobernuak biktima gisa aitortu du Josu Mujika eta legez kanpokotzat jo ditu haren kontrako epaiak
Mujika gaur 51 urte hil zuen Polizia Armatuak tiroz, Madrilen ETAko kideen aurka egindako operazio batean.