Euskal Agenda, inbertsio publikoa eta administrazioaren sinplifikazioa, lehendakariaren lehentasunak ikasturte berrirako
Datorren ostegunean, irailak 18, Eusko Legebiltzarrean izango den Politika Orokorrari buruzko lehen Eztabaidan Imanol Pradales lehendakariak landuko dituen ildo nagusiak aurreratu dituzte. Bertan, "ezegonkortasunaren eta ziurgabetasunaren garai honetan", Euskadiren erronkak eta aukerak izango ditu Pradalesek aztergai.
Datorren ostegunean, irailak 18, Eusko Legebiltzarrean izango duen Politika Orokorrari buruzko lehen Eztabaidan Imanol Pradales lehendakariak jorratuko dituen gako nagusiak jakitera eman ditu Eusko Jaurlaritzak.
Hasteko, "ezegonkortasunaren eta ziurgabetasunaren garai honetan" eta "alde guztietatik mehatxatutako Europa honetan", Euskadik dituen erronkak eta aukerak izango ditu Pradalesek mintzagai.
Horien aurrean, "Euskal Agendaren bidez herritarren ongizatean aurrera egiteko" konpromisoa hartuko du Pradalesek, Euskal Agendaren zutabeak zehaztuz": zerbitzu publikoak indartzea, eraldaketetan inbertitzea eta komunitatearen zentzua indartzea, osasunean, etxebizitzan, hezkuntzan eta enpleguan oinarrituta".
Bestalde, ikasturte politiko berriaren lehentasunak aurkeztuko ditu: osasuna, etxebizitza, hezkuntza, segurtasuna edo enplegua (Euskal Agendaren barruan), azpiegiturak bultzatzeko inbertsio publikoa sustatzea eta administrazioa sinplifikatzeko eta arintzeko lege-proiektua garatzea.
Azkenik, "Espainiako Gobernuarekiko elkarrizketa eta lankidetza" lantzen jarraitzea proposatuko du, pendiente dauden eskumenak negoziatzeko eta Estatutu itun berri bat garatu ahal izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.