EAJ-PP IKA-MIKA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk Parisen berreskuratu duen eraikina jeltzaleena izatea "sinesgaitza eta okerra" dela esaten jarraitzen du PPk

Aitor Esteban EAJko presidenteak larunbatean Parisen egindako ekitaldietan esandako "irainei" erantzun die Partidu Popularrak ohar baten bidez, zalantzan jarri du berriro eraikin hori EAJrena izan izana, eta Eusko Jaurlaritzarena zela defendatu du.

PNV afirma que la devolución del edificio de París es "un acto de justicia" y no olvidará "el escándalo" de PP y Vox

EAJk Parisen berreskuratutako jauregitxoaren fatxada. EITBren bideo batetik hartutako irudia.

Parisko Marceau etorbideko eraikina itzuli izana ospatu du EAJk larunbatean ofizialki. Memoria historikoaren legearen baitan itzuli zioten eraikina alderdi jeltzaleari, eta Aitor Esteban EBBko buruak "frankismoaren oinordeko duinak" izatea leporatu zien PPri eta Voxi, itzuli izanari egindako kritikengatik.

Gaur, oharra kaleratu du Euskadiko PPk bereari eutsiz, EAJk Parisko eraikinaren jabetza bere gain hartzeko erabilitako "teoria sinesgaitza" dela esan du, eta "zorroztasunik ez" duela ere bai.

Estebanen "irainak guztiz desegokiak" izan zirela esan du PPk, eta higiezina lortzeko "froga guztiak alde batera uzten dituen lege bat" behar izan dutela defendatu du.

PPren esanetan, "eraikina ez zen inoiz EAJrena izan; Eusko Jaurlaritzaren izen-mailegatzaileek erosi zuten, erbestera joan ondoren zuten diruarekin".

Aitzitik, Euzko Alderdi Jeltzaleak beti esan duenaren arabera, eraikina "EAJrena izan zen eta Eusko Jaurlaritza babestu ahal izateko egokitu zen gerra garaian, baina 1940an naziek Frantzia inbaditu zuenean, Gestapok faxismoaren izenean konfiskatu zuen eraikina". Horregatik, orain Espainiako Gobernuak "bere jabe zilegiari "itzuli diola defendatu du EAJk.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X