Pirinio Atlantikoetako Prefeturak Ipar Euskal Herriko lau udal auzitara eraman ditu, Palestinako bandera zabaltzeagatik
Funtzio publikoak jokatu behar duen neutraltasunaz ez jardutea leporatzen die Urruña, Ozaze, Izura eta Itsasuko udalei. Ipar Euskal Herriko beste lau herriko etxek ere zabaldu dute Palestinako bandera, eta ikusteko dago Prefeturak horien aurkako auzibidea hasten duen ala ez.
Palestinako bandera, Ipar Euskal Herriko herriko etxe batean. Artxiboko irudia: EITB
Atzo, Frantziak Palestinako Estatua aitortu zuen egunean, Ipar Euskal Herriko hainbat herriko etxek Palestinako bandera zabaldu zuten, aurrez Prefeturak ez egiteko ohartarazi bazien ere.
Biharamunean, Pirinio Atlantikoetako Prefeturak jakinarazi duenez, lau herriko etxe —Urruña, Ozaze, Izura eta Itsasu— auzitara eraman ditu. Zehazki, funtzio publikoak jokatu behar duen neutraltasunez ez jardutea leporatu die.
Ipar Euskal Herriko beste lau udalek ere jarri zuten atzo Palestinako bandera, eta ikusteko dago Prefeturak horien aurkako auzibidea hasten duen ala ez.
Pasa den astean, Prefetak Mauleko Udalaren aurka egin zuen Palestinako bandera zabaltzeagatik. Paueko Auzitegiak arrazoia eman dio, eta isun administratiboa ezarrita zigortu du.
Frantzia osoan, guztira, 80 herriko etxetan zabaldu zuten atzo Palestinako bandera.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Legebiltzarrak "eztabaidak errespetuz" egiteko deia egin du, De Andresi aipamen berezirik egin gabe
PPko presidenteak EH Bilduren "sarraskia" etorriko zela esan ondoren, koalizio abertzaleak babesa eskatu zion Legebiltzarreko Mahaiari baina honek ez dio zigorrik ezarri De Andresi.
Frankistek torturatutako Txomin Letamendiren oroimena gordetzearen alde mintzatu da Pradales
Imanol Pradales lehendakaria Txomin Letamendi gudariaren memoriaren alde mintzatu da astelehen honetan, frankismo garaian jasan zituen tortura basatien ondorioz hil zela 75 urte bete direnean.
Madrilgo Erkidegoko sei alkate ohi zigortu dituzte "Punica" ustelkeria sareagatik
Auzitegi Nazionalak "praktika ustelak" egotzi dizkie David Marjaliza enpresaburuari, Cofelyko arduradunei eta Madrilgo hainbat udalerritako alkate ohiei, gehienak PPkoak. Guztira, 29 pertsona zigortu ditu ANk.
Miguel Angel Gallardok dimisioa eman du Extremadurako sozialisten idazkari nagusi gisa
Extremadurako sozialisten idazkari nagusiak kargua utzi du, igande honetan PSOEk Extremaduran izan dituen inoizko emaitzarik txarrenak lortu ostean.
Chivitek gobernatzen jarraituko duela esan du, "batzuek Gobernua ezegonkortu dadin saiatzen jarraituko duten arren"
Eguberriak zoriontzeko asmoz astelehen honetan Nafarroako Jauregian egindako ekitaldi batean, presidenteak adierazi du bere gobernuak onartutako aurrekontuekin eta "zergadunen % 70ri inguru lagunduko dioten neurri fiskalekin" amaitzen duela urtea.
Eusko Jaurlaritzak zalantzan jarri du abenduaren 29ko Transferentzien Batzorde Mistoa egingo denik
Ubarretxenak ohartarazi du Espainiako Gobernuak “atzera egin” duela, eta Euskadik ez duela “erdipurdiko edo hutsaldutako” transferentziarik onartuko.
Babes sozialerako neurriak 2026 urte osoan luzatzea hitzartu du EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin
Adostutako neurrien artean daude, besteak beste, beste bizilekurik ez duten familia zaurgarriak etxegabetzea debekatzea, oinarrizko hornidurak (argia, ura eta gasa) ez etetea eta bonu sozial elektrikoa luzatzea.
Milagros Tolonek hartuko du Hezkuntza ministerioa eta Elma Saiz izango da Espainiako Gobernuaren bozeramaile berria
Aldaketak Espainiako Gobernuaren birmoldaketaren barruan sartu ditu Sanchezek, eta legegintzaldiaren azken zatian indarra hartzea dute helburu.
PPk gehiengo absoluturik gabe irabazi du Extremaduran, eta PSOEk inoizko daturik txarrenak izan ditu
PPk 29 eserleku izango ditu (bat gehiago), PSOEk 18 (hamar gutxiago), VOXek 11 (sei gehiago), eta Unidas por Extremadurak 7 eserleku (hiru gehiago). PPk Voxen beharra du gobernatzeko.
Extremadurako hauteskundeetako parte hartzea % 50,60koa izan da 18:00etan, 2023an baino 6,5 puntu txikiagoa
890.985 herritarrek dute botoa emateko eskubidea. Inkesten arabera, PPk irabaziko ditu bozak, gehiengo osorik lortuko ez badu ere, eta PSOEk zartakoa hartuko du. Voxek eta Unidasek, aldiz, gora egingo dute, inkestek iragarritakoa betez gero.