Rodriguez: "Herri hau berriro zutitu behar da bloke neofrankistari ozen esateko ezin izan zutela, ezin dutela eta ezingo dutela"
"Garai zailak bizi ditugu, eta are ilunagoak etor daitezke, baina herri honek eta nazio askapenerako mugimenduak badakite zer den hori. Frankismoari, torturari eta gerra zikinari aurre egiteko gai izan ginen, estrategiaz aldatu eta ziklo politiko berri bat irekitzeko, eta gai izango gara herri hau independentziara eta sozialimora eramateko ere", azpimarratu du Sortuko idazkari nagusiak.
Iruñeko Anaitasuna pabiloian Sortuk larunbat arratsaldean egin duen ekitaldian, alderdi horretako idazkari nagusi Arkaitz Rodriguezek adierazi du "herri hau" berriro zutitu behar dela bloke neofrankistari ozen esateko "ezin izan zutela, ezin dutela eta ezingo dutela".
"Elkarlan zabalak sustatzeko garaia da, herriari entzuteko unea, gauzak herriarekin egiteko momentua. Garai zailak bizi ditugu, eta are ilunagoak etor daitezke, baina herri honek eta nazio askapenerako mugimenduak badakite zer den hori. Frankismoari, torturari eta gerra zikinari eurre egiteko gai izan ginen, estrategiaz aldatu eta ziklo politiko berri bat irekitzeko, eta gai izango gara herri hau independentziara eta sozialimora eramateko ere", azpimarratu du.
EH Bilduko idazkari nagusi Arnaldo Otegi ere izan da Txiki eta Otaegiren hilketen 50. urtemugaren kariaz, "Askatzera lotuak" lelopean, Nafarroako hiriburuan egin duten ekitaldian.
Rodriguezek haiek omenduz hasi du berbaldia, ozen esanez Txikik eta Otaegik zuten amets eta askatasun grinak gurean dirauela. "Hemen jarraituko dugu libre eta berdinen euskal errepublika eraiki arte, haiek bezalaxe gu ere askatasun haizea garelako", esan du.
"Ezker independentismoa kaltetu nahian" dabiltzanei bidali die bigarren mezua. "Hemen batzuek Txiki eta Otaegiren memoria kriminalizatzen jarraitzen dute, baina demokraziaren eta askatasunaren aldeko borrokalariak izan ziren, eredu politiko dira, eta horrela izan beharko lukete beren burua demokratatzat duten guztientzat ere", adierazi du.
Hirugarrenik, argi utzi du "independentziak eta sozialismoak inoizko gaurkotasun handiena" dutela. "Ez gara ez frantsesak, ez espainolak, euskaldunak baizik, eta gure buruaren jabe izateko eskubide osoa dugu", aldarrikatu du.
Antifaxistak direla esanez sartu da hitzaldiaren laugarren blokean. "Euskal herritarra da Euskal Herrian bizi eta lan egiten duen pertsona oro, denok gara beharrezko berdinen arteko euskal errepublika sortzeko bidean, jaioterria edo azalaren kolorea bat zein beste izan. Garrantzitsuena da herri aberatsago eta hobeago bat eraikitzeko borondatea", zehaztu du.
Bukatzeko, duela 50 urteko erronka bera mahai gainean jarrita esan duenez, Espainiako Gobernuak aukera paregabea du "espainiar arazoari" irtenbide bat emateko. "Bai, espainiar arazoa esaten dut Espainia delako herrialde plural bat dela onartzeko gai ez dena, herriei beren etorkizuna erabakitzeko eskubidea bermatu behar diena", azaldu du.
"Urrats berri bat egitea da orain dugun erronka handiena, munduaren luze-zabalean gertatzen ari den bezalaxe, gerta litekeelako bloke erreakzionario autoritarioa Espainiako Gobernura iristea, eta ondorioz agenda neofaxista bat ezartzea. Aukera eta erronka horri erantzuteko, eta mehatxuari aurre egiteko, inoiz baino gehiago indarrak batu behar ditugu, inoiz baino gehiago herri bat garatu behar dugu, errespetu eta askatasun eske", erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago egin dituzte Amurrion
Amurrioko futbol zelaian azaldu dira oraingoan pintaketak, eta agente bat seinalatu dute. Segurtasun Sailak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta salatu du horrelakoek zuzenean erasotzen dietela bizikidetzaren eta demokraziaren balioei.
EH Bai: "Euskal Herria nazio bat dela eta erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu dugu Aberri Egunean"
Baionan egin duen ekitaldian, Euskal Herria Baik nabarmendu du beste nazio batzuek duten eskubide berdinak izan behar dituela Euskal Herriak ere, "nazio bat delako".