EAJk esan du saiatuko dela Gipuzkoako aurrekontuak aurrera ateratzen, baina EH Bildurekin akordioa zail ikusten du
Ez dutela itxaropena galduko baina koalizio abertzalearen hitzetan konfiantza handirik ez dutela adierazi dute EAJko ordezkariek. "Orain arteko ekintzek erakutsi dute. EH Bilduk ez, ez eta ez erantzun die Gipuzkoako aurrekontu proposamenei 2015etik gaur arte", zehaztu dute.
EH Bilduren Gipuzkoako bozeramaile Maddalen Iriarte kezkatuta agertu da EAJk negoziazioetan hartu duen bidearekin, politika publiko eraldatzaileak behar direla uste baitu. Hartara, behar horri helduta, Gipuzkoako aurrekontuen negoziazioetan akordioak adosteko prest agertu da Iriarte, eta adierazpen horien harira, zera erantzun diote jeltzaleek: "Enegarren aldiz esan du EH Bilduk akordioak egiteko prestasuna duela, baina ikusteko dago orain zabalik erakusten duen eskua ostera ere itxiko duen aurrerago".
Horren harian, ez dutela itxaropena galduko baina koalizio abertzalearen hitzetan konfiantza handirik ez dutela adierazi dute EAJko ordezkariek. "Orain arteko ekintzek erakutsi dute. EH Bilduk ez, ez eta ez erantzun die Gipuzkoako aurrekontu proposamenei 2015etik gaur arte", zehaztu dute.
Horiek horrela, nabarmendu dute Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak gaitasun handia duela oposizioko indarrekin akordioak erdiesteko. "Hor dira 2025eko aurrekontuak, PPrekin adostuak, edo erreforma fiskala, Podemosekin hitzartua", azaldu dute.
"EH Bildu da Gipuzkoan beti ezezkoan itxi eta akordioetara heltzeko gai izan ez den alderdi bakarra. Horregatik, erakutsi beharko du hitz hutsetatik harago joateko prest dagoen ala ez, eta akordiorako egiazko borondatea duen", azpimarratu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Fiskaltzak artxibatu egin du EH Bilduk Guardiako EAJko alkatearen aurka jarritako salaketa
"Presio-estrategia politiko" kanpaina bat egitea leporatu dio alkateak koalizioari.
Bengoetxea, EHUko errektorea: "Ikasle-mugimenduari eskatu diogu ez erortzeko probokazioetan"
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak zentzuz jokatzeko eta probokazioetan ez erortzeko deia egin du. Ikasle-antolakundeekin harremanetan jarri dela adierazi du, eta Voxen jokoari ez jarraitzeko eskatu die, baina, horren ustez, "libre dira nola jokatu nahi duten erabakitzeko".
Santurtziko Udalak Fiskaltzari helarazi dio Udaltzaingoaren azterketen ustezko filtrazioaren kasua
Segurtasun arloko zinegotzi ohi Sonia Lopezen mezu elektronikoak aztertu ondoren, gertakariak Bizkaiko Fiskaltzaren aurrean aurkezteko izapideak hasteko erabakia hartu du gobernu-taldeak.
Aitor Esteban estatus berriaren itunaz: "Duela pare bat aste itxaropentsu nengoen, orain zalantzak ditut"
"Egun on" saioan Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak esan duenez, "duela pare bat aste itxaropentsu" zegoen estatus berria adosteko aukeraren aurrean, EAJ, EH Bildu eta PSE-EEren arteko hiruko elkarrizketak ikusita, baina "orain zalantzak" ditu. "Ateak irekita daudela dirudienean, ustekaberen bat gertatzen da", adierazi du.
ETAko preso batzuek jasotako espetxe baimen eta gradu aldaketaren inguruko eztabaida izan da gaur Legebiltzarrean
ETAko presoei mesede-tratua ematea leporatu diete Javier De Andres Euskadiko PPko buruak eta Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak Imanol Pradales lehendakariari eta Maria Jesus San Jose Justizia sailburuari.
Gazteria Legea aldatzeko proposamena erregistratu dute EAJk eta PSE-EEk, adin txikikoen udalekuak zorrotzago kontrolatzeko
Presazko prozeduraren bitartez erregistratu dute, eta bi hilabeteko epean aldaketak indarrean egotea aurreikusten du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Zupiriak “zentzuz” jokatzeko eskatu du, Voxek Gasteizen deitutako ekitaldiaren aurrean
Eusko Jaurlaritzaren esanetan, “alderdi autoritario baten ekitaldia” izango da, “15 lagunek deituta”.
Aldakako ebakuntza egingo diote berriro Aburtori, martxoaren 9an
Hilabete eta erdi inguru beharko du osatzeko, eta Amaia Arregi egungo alkateordeak beteko ditu alkate lanak aldi horretan.
Jon Enparantza eta Arantza Zulueta Martuteneko espetxean sartu dira
Otsailaren 3an espetxeratzeko agindua eman zuen Auzitegi Nazionalak 2022an ezarritako zigorra bete ahal izateko eta euren kabuz joan dira espetxera.
Iraungitako txertoen kasuari lotutako batzorde independente bat eratzeko eta erantzukizunak eskatzeko proposamenak atzera bota dituzte EAJk eta PSEk
Jeltzaleek eta sozialistek iragarritako neurriak arintzeko eskatu diote Osasun Sailari, "akatsen arriskua gutxitzeko".