TRANSFERENTZIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak "baikor" ekingo dio aireportuen kudeaketa eskualdatzeko negoziazioari

Jaurlaritza osatzen duten bi alderdietako —EAJ eta PSE-EE— ordezkariak itxaropentsu agertu diren arren, negoziazioak ez dira errazak izango: Aena sozietate publikoak ez du begi onez ikusten eskualdatzea eta Espainiako Gobernuko Garraio Ministerioak ez du bideragarria ikusten trasnferentzia, gaur gaurkoz. 

aeropuerto loiu avion hegazkina aireportua
Artxiboko irudia.

"Baikor" eta "itxaropentsu".  Hala ekingo dio Eusko Jaurlaritzak asteazken honetan aireportuen kudeaketa eskualdatzeko negoziazioari Espainiako Gobernuarekin, Maria Ubarretxena Gasteizko Gobernuko Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak esan duenez. Bi aldeek Madrilen dute hitzordua, 13:00ean. 

Gobernu Bileraren ondorengo agerraldian, Jaurlaritzaren eleduna ere badenak adierazi du "Euskadirentzat berebiziko garrantzia" duen eskumena dela aire-garraioarena. Hori dela eta, ziur agertu da "formula" egokia aurkitzeko gai izango direla, transferentzia bideratzeko. 

Biharko hitzorduan, bitariko lantaldea eratuko da, bi gobernuetako ordezkariekin, eta haren egitekoa izango da lege prozedurak aztertzea, Jaurlaritzak bere gain har dezan Bilboko, Gasteizko eta Donostiako aireportuen kudeaketa. 

Mikel Torres Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua ere baikor mintzatu da. Bere hitzetan,  gairen inguruan bi gobernuek iritzi ezberdinak dituzten arren, akordiorako borondatea badago. 

Negoziazio zaila

Jaurlaritza osatzen duten bi alderdietako ordezkariak itxaropentsu agertu diren arren, negoziazioak ez dira errazak izango: Aena sozietate publikoak ez du begi onez ikusten eskualdatzea eta Espainiako Gobernuko Garraio Ministerioak ez du bideragarria ikusten trasnferentzia, gaur gaurkoz. 

Gasteizko Gobernuak mahai gainean jarriko lukeen aukeren artean, besteak beste, Aenaren filial bat sortzea legoke, Jaurlaritzaren % 49ko parte-hartzearekin. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X