TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: EITB Focus, Hamasen erabakiaren zain eta aireportuen kudeaketa eskualdatzeko negoziazioa

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

% 65ak baietz uste du
EITB Focus

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urriaren 1ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EITB FocusEITB Focus inkestan parte hartu duten hamar pertsonatik seik uste dute Pedro Sanchezen Gobernuak legegintzaldia amaituko duela. Hauteskunde orokorrak gaur egingo balira, EH Bilduk irabaziko lituzke Euskadin gaur egun egingo balira, diputatu kopuruan EAJrekin berdinduta (6). Nafarroak Diputatuen Kongresuko egungo eserlekuen banaketari eutsiko lioke,  baina PSNk ia lau puntu egingo luke behera. 

Hamasen erabakiaren zain: Trumpek Gazarako aurkeztutako plana aztertzen ari da Hamas, eta datozen orduetarako espero da erantzuna. AEBko presidenteak "hiruzpalau eguneko" tartea eman dio Hamasi bake plana onartzen duen ala ez erabakitzeko.

Aireportuen kudeaketa eskualdatzeko negoziazioa: "Baikor" eta "itxaropentsu".  Hala ekingo dio Eusko Jaurlaritzak asteazken honetan aireportuen kudeaketa eskualdatzeko negoziazioari Espainiako Gobernuarekin, Maria Ubarretxena Gasteizko Gobernuko Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak esan duenez. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X