TXANDA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eneko Goiak atzoko iragarpenaren osteko lehen elkarrizketa emango du gaur goizean Radio Euskadin

Donostiako alkateak 08:30ean hitz egingo du Radio Euskadin, kargua utziko duela jakinarazi ondoren egingo duen lehen elkarrizketan. 11:00etan, EAJren GBBk ofizialki emango du Goiaren ordezkoaren berri, baina badirudi Jon Insausti izango dela.

FOTODELDÍA SAN SEBASTIÁN, 02/10/2025.- El alcalde de San Sebastián, Eneko Goia, abandona su cargo como regidor del consistorio de la capital guipuzcoana, una decisión que ha anunciado este jueves en una declaración institucional. EFE/Juan Herrero
Eneko Goia. Argazkia: EFE

Eneko Goiak ostiral honetan egingo dio aurre bere lehen agerraldi publikoari Radio Euskadiko mikrofonoetan, ostegunean iragarri ostean Donostiako Alkatetzari uko egingo diola Politika Orokorreko Osoko Bilkuraren ostean.

Goiaren lekukoa nork hartuko duen 11:00etan jakingo dugu ofizialki, Zuloaga plazan, EAJren Gipuzko Buru Batzarrak (GBB) deitutako ekitaldi batean. Jon Insausti Kultura, Euskara eta Turismo zinegotzia izango omen da alkatearen ordezkoa.

Goiak hamarkada bat eman du Donostiako Udalaren buru, eta "aspalditik" hartutako erabakia dela azaldu zuen. "Hasiera eta amaiera duten zikloak egotea ona da", azpimarratu zuen.

Goia ordezkatzeaz gain, 2027ko udal hauteskundeetarako EAJren hautagaia ere izango omen da Insausti.

Politikari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu