Pradalesek Flotillako kideak atxilotu izana salatu du, eta Giza Eskubideak eta Nazioarteko Zuzenbidea errespetatzea eskatu du
Lehendakariak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza "oso gertutik" ari da jarraitzen Askatasunaren Flotillaren egoera, eta nazioarteko uretan aktibistak atxilotzea Nazioarteko Itsas Zuzenbidea "nabarmen urratzen" duen gertakaria dela esan du.
Imanol Pradales lehendakariak adierazi du Askatasunaren Flotillako aktibistak nazioarteko uretan atxilotu izanak "nabarmen urratzen" duela Nazioarteko Itsas Zuzenbidea, eta, horregatik, Giza Eskubideak eta Nazioarteko Zuzenbidea "zorrotz errespetatzea" eskatu du.
Sare sozialetan, lehendakariak mezu horrekin salatu du ontzidiko kideak atxilotu izana, gaur goizaldean Israelek ontzi batzuk atzeman ditu eta.
Pradalesek adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza "oso gertutik" jarraitzen ari da Askatasunaren Flotillaren egoera, eta aktibistak nazioarteko uretan atxilotzeak Nazioarteko Itsas Zuzenbidea "nabarmen urratzen" duela esan du.
Hori dela eta, Giza Eskubideak eta Nazioarteko Zuzenbidea "zorrotz errespetatu dezatela" eta "Gazako genozidioa behingoz amaitu dadila" eskatu du.