Pradalesek eta Chivitek lankidetza protokoloa sinatuko dute ostiralean, Osasun, Industria Eraldaketa, Kultura eta Euskara arloetan
Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu du onartu egin dutela Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko lankidetzarako protokolo orokor bat.
Imanol Pradales lehendakariak eta Maria Chivite Nafarroako presidenteak lankidetza protokolo bat sinatuko dute ostiral honetan, Osasun, Industria Eraldaketa, Kultura eta Euskara arloetan lankidetza indartzeko.
Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu du Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko lankidetzarako protokolo orokor bat onartu dutela.
Ubarretxenak azaldu duenez, akordioak ahalbidetuko du Osasungintza, Industria, Kultura eta Euskara arloetan lankidetza indartzea, besteak beste.