PRESOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sarek manifestazioa deitu du Bilbon urtarrilaren 10erako, "salbuespen politika" amaitu dadila eskatzeko

"Ezin da gehiago luzatu" lelopean egingo den mobilizazioan, ETAkoak izatea leporatuta espetxean dauden presoei salbuespenik gabeko espetxe politika arrunta aplikatzea eskatuko dute. 

Sarek Bilbon urtarrilaren 10erako deitu duen manifestazioaren aurkezpena
Urtarrilaren 10ean Bilbon egingo den manifestazioaren aurkezpena. Argazkia: Sare

Urteroko hitzorduari eutsiz, Sarek manifestazioa deitu du datorren urtarrilaren 10erako Bilbon, ETAkoak izatea leporatuta preso politikoen kolektiboari aplikatzen zaion "salbuespen politika" amaitzea eskatzeko

Gaur goizean egin dute prentsaurrekoa, Gasteizen, eta Bego Atxa eta Joseba Azkarraga Sareren bozeramaileek eman dute mobilizazioaren inguruko xehetasunen berri: urtarrilaren 10ean egingo dela, "Ezin da gehiago luzatu" lelopean. eman dituzte. 

Sareren bozeramaileek onartu dute 2023. urteaz geroztik "aurrerapauso nabarmenak" egin direla, urruntze politika eta lehen gradua amaitzea lortu zuten eta. 

Edozein kasutan, Sareko ordezkariek uste dute "gehiegi luzatu den eta sufrimendu handia eragin duen prozesuaren azken txanpari" ekiteko garaia dela. "Eta bidearen azken zati hau beharrik gabe gehiegi luza ez dadin", euskal gizarte osoari dei egin diete.  

126 preso

Sarek gogora ekarri duenez, Hego Euskal Herriko kartzeletan 123 preso daude, eta 3, Frantziako espetxetan, ETAkoak izatea leporatuta. Halaber, preso horietatik 63 bigarren graduan daude oraindik, zigorraren erdia bete badute ere —legearen arabera hirugarren gradura pasatzeko bete behar dena—. 

Gainera, "presoen % 25ek baino gehiagok (32) zigorraren zati handi bat bete duten arren" ez dute, oraingoz, irteera programaturik, eta ez dute espetxe baimenik izan, "espetxe arloko araudiak dakar posible dela neurri horiek ezartzea, zigorraren laurden bat beteta izanez gero". 

"Garaia da aurrera egiteko eta lehenbiziko pausoetako bat da, nahitaez, legeak salbuespenik gabe aplikatzea; hau da, konponbide legal eta progresibo bat ematea oraindik espetxean daudenei. Lehenbailehen egin beharra dago, berandu gabiltzalako", gaineratu dute. 

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X