ERRELEBOA, DONOSTIAKO ALKATETZAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hamar urteko alkate ibilbidean Eneko Goiak Donostian gauzatu edo abiatu dituen proiektuak, hemen

Goiak ostegun honetan utziko du Donostiako alkatetza, hamar urteren ondoren. Ia hiru legegintzaldi horietan hainbat proiektu bultzatu ditu, horietako batzuk bukatuta daude, eta beste batzuk, berriz, bidean.

Loiolako kuartelak
18:00 - 20:00

Eneko Goiak Donostiako alkate izateari utziko dio ostegun honetan, hamar urte karguan egin ostean. Bi legegintzaldi eta erdian, hainbat proiektu bultzatu ditu: batzuk dagoeneko amaituta daude, eta beste batzuk bukatu gabe, baina bideratuta. 

  • Loiolako kuartelak

Donostiako Udalak, gaur egun, Loiolako kuartelak dauden 17 hektareako lursaila erosi dio Defentsa Ministerioari. Lursaila salerosteko akordioa 2023ko abenduan sinatu zuten aldeek (73,3 milioi euro), salerosketa 2025eko uztailera arte gauzatu ez bazen ere. Hurrengo urteetan, babestutako 1.700 etxebizitza eraikitzea aurreikusten du udal gobernuak. 

  • Topoa

Topoa egiteko lanak amaitu gabe daude, baina bideratuta. Trena hiri erdiguneraino iritsiko da, geltoki berriak eginda. Desadostasun handiak sortu dituen proiektua izan da, eta auzokoen kexak eragin ditu, besteak beste, eragin dituen eragozpenak direla eta. 

  •  AHTaren geltokia

Donostia abiadura handiko korridorearekin hobeto lotzeko pausoak eman dira. 

  • Hiriko hainbat espazio estrategikoak, eraldatuta

Azken hamar urteetan Goia buru izan duen gobernu taldeak hiriko hainbat espazio eraldatu ditu: Illunbeko erabilera anitzeko pabilioia, Anoeta estadioa, Bidebieta parkea, Kursaal eta Boulevarden arteko tartea eta Haizearen Orrazia. 

  • Auzoak, birgaituta

Esaterako, Txomin Enea auzoan lanak egin dituzte, besteak, beste, hainbat etxebizitza energetikoki eraginkorragoak izan daitezen. 

  • Etxebizitza

Udal gobernuak hainbat ekimen abiatu ditu etxebizitza eskuragarriagoa egiteko. Adibidez, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetza bultzatu du, udalaren jabetzako lursailak laga ditu, etxebizitza babestua sustatzeko hobariak onartu ditu, eskaintza handitzen saiatzeko. 

  • Turismo jasangarria

Turismoaren Mundu Erakundeak Donostia saritu zuen "Love San Sebastian. Live Donostia" proiektuagatik. Aipaturiko proiektuak turismo "iraunkorragoa, benetakoagoa, orekatuagoa" sustatzen du eta "pertsonak jartzen ditu erdigunean". 

  • Europako Next Generation funtsak

Donostiako Udalak, Goiaren agindupean, dozenaka proiektu proposatu ditu (hiri azpiegiturak, mugikortasuna, trantsizio energetiko, digital eta ekologikoa), Europako Next Generation funtsak baliatuta. 

  • Erronkak

Aurrerapenak egin diren arren, etxebizitzak jarraitzen du izaten Donostiako arazorik handienetakoa. Besteak beste, erronka horri aurre egin beharko dio Jon Intxausti hurrengo alkateak.

Halaber, hiriarentzat estrategikoak diren beste hainbat proiektu (Loiolako kuartelak, abiadura handiko trenaren geltokia, Illunbe, etab.) hurrengo hilabete eta urteetan amaituko dituzte. 

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 02/03/2026.- Alumnos tras ser desalojados este lunes del campus de la Universidad del País Vasco (EHU) en Vitoria por los servicios de emergencia tras el lanzamiento en su interior de botes de humo, se han visto afectados cinco edificios del campus de la EHU. EFE / L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EHUko errektoretza taldeak "onartezintzat" jo du Arabako campusean ke poteak jaurti izana

Martxoaren 3ko sarraskiaren urteurrenaren bezperan, ikasle talde batek ke poteak jarri ditu Arabako campuseko lau fakultatetan, eta, ondorioz, protokoloa aktibatu dute eta ikasgelak hustu behar izan dituzte. Errektoretzak ohar bidez esan du ikasleen "aldarrikapenerako eta protestarako eskubidea" babesten duela, baina ez dituela onartuko "pertsonen segurtasunaren, bizikidetzaren eta gainerako unibertsitate-komunitatearen hezkuntzarako oinarrizko eskubidearen aurkako metodoak". 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Juan Mari Aburto: “Bilboko turismo tasa nekez sartuko da indarrean aurten”

Bilboko alkateak onartu du 2026an aktibatu nahiko lukeela tasa turistikoa, horrek izango lukeen eragin ekonomikoagatik, baina ohartarazi du epe administratiboek zaildu egiten dutela. Ordenantza, ziurrenik, datorren urterako onartuko da. Aburtok gogorarazi du turismoa tokiko ekonomiaren % 8 dela, eta diru-bilketak bilbotarren bizi-kalitatea hobetzeko eta hiriko garapena eta enplegua indartzeko balioko duela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X