Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko istiluetan Ertzaintzak Falangerekin bat eginda jardun zuela salatu dute

Ehunka lagunek agerraldia egin dute ostiral honetan Gasteizko Foruen enparantzan, akusatuen kontrako kausa artxibatzea eta Ertzaintzan barne ikerketak abiaraztea eskatzeko.
Foruen plazan egindako agerraldia. Argazkia: EITB MEDIA

Aritz Ibarra gasteiztarraren kasua ez ezik, Falange Espainolaren urriaren 12ko elkarretaratzearen harira izandako liskarren ondorioz beste 30 lagun inguruk arreta medikua jaso behar izan zutela deitoratu dute gaur ehunka herritarrek Gasteizko Foruen enparantzan egindako agerraldian. Salatu dutenez, Ibarrak pairatu zituen zauriak jasan dituzte beste hainbat gaztek ere, hala nola hezur hausturak, hortz apurketak eta begietako traumatismo larriak.

Era berean, ertzainei leporatu diete falangistekin bat egin izana aurrez aurre zituztenen aurka: “Ertzaintzak behin baino gehiagotan jardun zuen talde faxistekin batera mobilizazioari boikota egitea saiatu zirenen aurka, ez herritarren segurtasuna babesteko”. Gainera, deitoratu dute ekintzaileei “ahalik eta kalte handiena eragiteko” aritu zirena poliziak.

Hori guztia dela eta, jazarpena jaso zuenen kontrako kausa artxibatzea eta Ertzaintzan barne ikerketak abiaraztea eskatu dute.

Joan den igandeko Falange Espainolaren elkarretaratzearen harira, alderdi ultraeskuindarraren kontra ari zirenen eta ertzainen arteko istiluak izan ziren, eta, gutxienez, salaketa bat jarria da, Aritz Ibarrak jarritakoa, Ertzaintzaren pilotakada batek eragindako zauriengatik. Gazteak azaldu zuenez, oso metro gutxira egin zion tiro ertzain batek, aurpegira.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu