'KOLDO AUZIA'

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Santos Cerdanek Senatuko ikerketa batzordean gezurra esan ote zuen ikertuko du Madrilgo epaile batek 

PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak esan zuen ez zela Koldo Garcia ministro-aholkulari ohiarekin harremanetan jarri 2021etik 2023ra, ez zekiela hark bitartekari gisa jardungo zuenik maskarak erosten, ez ziola jarraibiderik eman enpresa jakin batzuei mesede egiteko, eta ez zuela enpresa-harremanik izan zuzenean edo zeharka inoren laguntzaz.

20240430125713_santos-cerdan_

Santos Cerdan, 2024ko apirilaren 30ean, 'Koldo kasua' ikertzeko batzordean egindako agerraldian, Senatuan.

Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkariak behin-behineko espetxealdian jarraitzen duen bitartean, Madrilgo epaile batek ikerketa abiatu du 'Koldo auzia'ri buruz Senatuan egiten ari diren ikerketa batzordean testigantza faltsua eman ote zuen ala ez argitzeko. Epailearen arabera, buruzagi sozialista ohiak esandakoaren eta errealitatearen artean "alde argia" dago. 
 
Madrilgo instrukzioko 24. epaitegiko epaileak uste du Cerdanek ez zuela egia esan 2024ko apirilaren 30eko agerraldi hartan. Pasa den ekainean, PSOEko Antolakuntza idazkari zenak dimisioa eman zuen eta diputatu akta ere utzi egin zuen, legez kanpoko eskupekoak jaso omen zituelako, lan publikoak esleitzearen truke.
 
EFE albiste agentziak eskuratu duen autoaren arabera, instrukzio epaileak tramitera onartu du Hazte Oir erakunde ultrakatolikoak Cerdanen aurka testigantza faltsuagatik aurkeztutako kereila. 
 
Halaber, instrukzio epailea Kongresuari ere zuzendu zaio Cerdanek diputatu aktari uko egin zion egiaztatzeko. 
 
Autoaren arabera, ikerketa batzordean kontatu zuenaren eta errealitatearen arteko aldea "agerikoa eta begi bistakoa da", Guardia Zibilaren UCO unitateak egindako txostenaren edukia ikusita. 
 
Magistratuaren ustez, zantzuak daude gezurra esan zuela, adierazi baitzuen 2021etik 2023ra ez zela Koldo Garciarekin (Espainiako Garraio Ministerioko aholkulari izan zena) harremanetan jarri, ez zekiela hark bitartekari gisa jardun zuenik maskarak erosteko, ez ziola jarraibiderik eman enpresa jakin batzuei mesede egiteko, eta ez zuela enpresekin harremanik izan zuzenean zein zeharka.

Zure interesekoa izan daiteke

Entrevista en Radio Euskadi al obispo de Vitoria Juan Carlos Elizalde
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elizalde: "Erakundeek eta herritarrek ez digute esker onik adierazi San Frantzisko eliza Martxoak 3 Memorialaren esku uzteagatik"

Gasteizko gotzaina kexu agertu da administrazio alorrean dagoen "moteltasun izugarria" tarteko, eta biktimen elkarteekin "tentsioa" dagoela aitortu, eta horrek "patronatu lasaia" edukitzea zailtzen duela erantsi du. Hala ere, "hainbeste urteren ostean" proiektu bat egotea positibotzat jo du, eta garrantzia kendu dio Memorialak 1976ko sarraskiaren urteurrenerako ateak ez irekitzeari. 

maria-ubarretxena
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ubarretxena: "Urte luzetan itxita egon den Gizarte Segurantzaren atean zirrikitu bat zabaldu dugu etorkizunari begira"

Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburua "lasaiago" agertu da iaz adostutako bost eskumenak transferituta, eta gainerakoak negoziatzen jarraituko dutela azpimarratu du. Ez du uste Sanchezen gobernuarekin itxiko dituzten azken eskumenak izango direnik; nolanahi ere, "kezka" azaldu du balizko gobernu aldaketa batek negoziazioa zailduko lukeelako, batez ere tartean eskuin-muturra egonda.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X