Juntsen hausturaren ondoren, zer?
Moncloak dramatismoa kendu dio erabakiari, eta "eskuak luzatuta" jarraitzen dutela adierazi. EAJk, berriz, ohartarazi du "gehiengorik eta aurrekonturik gabeko Legebiltzarra" ez dela "iraunkorra" izango, epe luzean.
Juntsek bete egin du agindutakoa: PSOErekin hautsi, eta Espainiako Gobernuaren bazkide izateari utzi dio. Carles Puigdemonten gidaritzapean Perpinyàn bildu den alderdiaren exekutibak oposizioaren blokera pasatzea erabaki du, Espainiako Gobernuak "bere konpromiso guztiak bete ez" dituela iritzita.
Puigdemontek galderarik gabeko agerraldian adierazi duenez, PSOEk "ez du haren alderdiaren konfiantza", eta, beraz, "ez dio botererik emango".
Kataluniako presidente ohiak aurreratu duenez, hausturak berehalako eragina izango du: "Aurrekontuak ez dira negoziatuko". Aldi berean, baztertu egin du PPri atea irekitzea eta zentsura-mozio bat babestea. "Ez diogu gure botorik emango Kataluniaren aurka doan ezein hautagairi", adierazi du.
Espainiako Gobernuak eta PSOEk lasaitasuna helarazi dute. Sozialistek adierazi dute Juntsekin lortutako akordioak "bete egin" dituztela, eta Moncloak esan du "eskuak luzatuta" jarraitzen dutela. Ernest Urtasun Kultura ministro eta Sumarren bozeramaileak legegintzaldian "lortutako aurrerapausoak" gogorarazi ditu, eta Gobernuaren egonkortasuna defendatu du.
Gobernuaren gainerako kideek ere zuhurtziaz hitz egin dute. EAJko iturriek uste dute Juntsen erabakiak Kongresuan "gehiengo negatiboa" dagoela agerian jartzen duela, baina ez dute uste Gobernua "bihar goizean eroriko denik". Hala ere, Pedro Sanchezek "bere erantzukizuna onartu eta gehiengoak batzeko lan egin" behar duela ohartarazi dute, "gehiengorik eta aurrekonturik gabeko Legebiltzarra ez baita oso iraunkorra".
Bestalde, PPk haustura aprobetxatu du azpimarratzeko Gobernuak ezin duela "berez eutsi" eta hauteskundeak deitzeko agindu dio. EH Bilduk, oraingoz, isilik jarraitzen du, Sanchezen eta bloke independentistaren hurrengo mugimenduak ezagutzeko zain.
Eta, orain, zer? Horixe da Madrilen eta Bartzelonan dabilen galdera. Hausturak ziurgabetasun-fase berri bat ireki du legegintzaldian, aurrekontuak blokeatuta eta gobernatzeko benetako gaitasuna lehen aldiz arriskuan ikusten duen exekutibo batekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.