Puigdemontek PSOE egin du hausturaren erantzule, eta Junts "oposiziora" pasako dela iragarri du
JxCaten zuzendaritzak aho batez erabaki du PSOErekin dituen akordioak haustea, Perpinyà hirian egindako bileran. Erabakia militanteek onartu beharko dute asteazken eta ostegunean egingo den bozketan. Espainiako Gobernuak hitz egiten jarraitzeko gonbidapena egin dio Juntsi.
Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohi eta Juntsen buruak PSOE egin du Pedro Sanchezen inbestidura ahalbidetu zuen akordioaren hausturaren erantzule, eta haren alderdia "oposizioan" kokatuko dela iragarri du. JxCaten zuzendaritzak sozialistekin dituen akordioen haustura proposatu du aho batez Perpinyà hirian egin duen bileran. Erabaki hori militanteek onratu beharko dute asteazken eta ostegun honetan egingo duten bozketan. Emaitza osteguneko 18:00etan jakinaraziko da.
Bileraren ostean, Puigdemontek galderarik gabeko agerraldia egin du hedabideen aurrean. Bertan azaldu duenez, sozialistek "ez dute akordio politikoak garaiz eta behar bezala gauzatzeko borondaterik" erakutsi eta horregatik hartu dute akordioak hausteko erabakia. Juntsen buruzagiaren arabera, PSOEk "soilik bere garai eta erritmoak jotzen ditu baliozkotzat".
Puigdemontek azaldu duenez, legegintzaldiaren erdian, Pedro Sanchezen inbestidura ahalbidetu zuen Bruselako Akordioa sinatu zenetik sozialistekin izan dituzten harremanen balorazioa egin du bere alderdiak.
Bere hitzetan, Juntsek ez du konfiantzarik Sanchezen gobernuan. "Agian konfiantza pertsonala dago, baina ez maila politikoan", ziurtatu du. Hala, PSOEren eta PPren artean aukeratzeko orduan, Juntsek "PSOE aukeratu" zuela gogorarazi du, baina PSCri aurpegiratu dio Bartzelonako Udalean popularrak aukeratu izana.
Horrez gainera, PSOErekin "duela bi urte irekitako bidea ontzat ematen duen emaitzarik ez" dela izan ziurtatu du. Zentsura moziorik aipatu ez badu ere, argi utzi du Juntsen parlamentariek ez diotela "lagunduko Katalunia babesten ez duen ezein gobernuri".
Puigdemontek sozialistei gomendatu die "hausnartzeko" eta "herritarren aurrean nola jarraituko duten erantzuteko".
Bestalde, Espainiako Gobernuak errespetu osoa agertu dio JxCat alderdiari Puigdemonten hitzak entzun ondoren, baina "bozketaz bozketa" lanean jarraitzeko eta hitz egiteko borondatea erakutsi du. Espainiako Gobernuko iturrien arabera, elkarrizketaren aldeko apustuari eutsiko diote.
Ildo beretik, PSOEk adierazi du zubiak eraikitzeko tresna gisa ulertzen dutela politika. Gobernuak eta sozialistek "hitzartu zutena bete egin" dutela gogorarazi dute, "haien esku" egon denetan, eta "beste batzuen esku dagoena bete dadin lanean ari" direla azpimarratu dute. Hala ere, adierazi dute edozein alderdi politikoren barne-funtzionamendua erabat errespetatzen dutela.
Kontrara, PPko buru Alberto Nuñez Feijook Maria Guardiola —aurrekontuak onartzeko ezintasunagatik hauteskunde autonomikoak deitu dituen Extremadurako presidentea— alderatu du Pedro Sanchezekin: "Herria errespetatzen duen agintariak hitzari eutsi behar dio eta oinarrizko printzipio bat bete behar du: blokeoaren aurrean, hauteskundeak deitu", idatzi du X sare sozialean. Popularren iritzian, "Maria Guardiola ez da Pedro Sanchez eta PP ez da PSOE", eta azpimarratu du "aurrekonturik gabe" ezin dela gobernatu.
Gainerako alderdien erreakzioei dagokionez, Euzko Alderdi Jeltzaleak ez du uste "Gobernua bihar eroriko denik". Hala ere, argitaratu duen ohar batean Pedro Sanchezi "ardurak bere gain hartzeko" eta "gehiengoak osatzeko lan egiteko" gomendatu dio. Juntsen erabakiak "Kongresuan gehiengo negatiboa" dagoela agerian utzi duela uste du, eta gogorarazi du "aurrekonturik eta gehiengorik gabeko Gobernuak" ezin diola "berez" eutsi, "epe luzean".
Zure interesekoa izan daiteke
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pradalesek gehiengo sindikala hartuko du gaur, gutxieneko soldataren negoziazioa eta Osakidetzaren gatazka mahai gainean direla
11:00etan Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiarekin bilduko da, eta 12:30ean, Mikel Lakuntzarekin (ELA). Sindikatu abertzaleak Jaurlaritzarekin oso kritiko mintzatu dira, eta Confebasken menera aritzea leporatu diote.
Lehen sektoreari eta Arabako Errioxari babesa agertu diete alderdiek
EH Bilduk sektorearen eta erakundeen artean "partekatutako" estrategia baten alde egin du. PSE-EEren aburuz, "Arabako Errioxa klima aldaketaren aurrean babesteko fronte bat" eratu behar da. PPk uste du landa eremua "abandonatuta" dagoela, eta egoera aldatzeko ekimenak agindu ditu.
Faxismoaren aurkako manifestazio jendetsua Donostian
Ernaik 4.000 lagun bildu ditu Gipuzkoako hiriburuan 'Euskal Herria irabaztera' lelopean. Kontxako banderaren bigarren jardunaldiaren amaierarekin bat egin du protestak.