Guardiolak hauteskunde aurreratuak deitu ditu, aurrekontuak ateratzeko "blokeoa" saihesteko
Extremadurako Gobernuko presidenteak abenduaren 21erako deitu ditu haustekundeak.
Maria Guardiola, Extremadurako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE.
Maria Guardiola (PP) Extremadurako Gobernuko presidenteak hauteskundeak aurreratzeko deia egin du, aurrekontuak ateratzeko "blokeoa" saihesteko. Horrenbestez, abenduaren 21ean izango dira haustekundeak.
Guardioalak premiazko agerraldia egin du, eta Gobernurako hauteskundeen deialdiaren berri eman du. Presidenteak azaldu du eskualdeak bizi duen "egoera ekonomiko eta sozial onenean" egingo direla.
Beraz, hauteskunde-kanpaina abenduaren 5ean hasiko eta abenduaren 19an bukatuko da; alegia, haustekundeak baino bi egun lehenago.
Orain arte, Maria Guardiolak gutxiengoan agindu du parlamentuan, Voxen 5 diputatuek koalizio gobernua utzi ostean.
Izan ere, PPk eta PSOEk 28 diputatu dituzte, eta Sumar Extremadurak, ordea, 4.