Zaintzara bereziki bideratutako 1.296 milioi euroko aurrekontuak aurkeztu ditu Gipuzkoak
“Gipuzkoa indartzeko, gaurko eta biharko ongizate integrala” bermatzea helburu duten aurrekontuak direla esan du Eider Mendoza diputatu nagusiak. EAJk eta PSE-EEk boto bat gehiago beharko dute Batzar Nagusietan hurrengo urteko kontuak aurrera atera ahal izateko.
Jose Ignazio Asensiok, Eider Mendozak eta Itziar Agirrek aurkeztu dute proiektua prentsaurrekoan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak hurrengo urterako aurrekontuen proiektua aurkeztu du gaur, osteguna. 1.296 milioi euroko kontuak izango dira, inoizko altuenak, eta horietatik erdia inguru (598 milioi) zerbitzu sozialetara bideratzea aurreikusten dute.
Eider Mendoza diputatu nagusiak aurkeztu du egitasmoa prentsaurrekoan, Jose Ignacio Asensio diputatu nagusiordea eta Jasangarritasun foru diputatuarekin eta Itziar Agirre Ogasun eta Finantzetako foru diputatuarekin batera.
Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako presidenteari proiektua aurkeztuta, aurrekontuak indarrean sartzeko prozesua hasi da. Aurreikuspenen arabera, abenduaren 19an egingo dute onartu ahal izateko osoko bilkura. Foru gobernua osatzen duten EAJk eta PSE-EEk boto bat gehiago beharko dute gehiengo osoa lortu eta kontuak aurrera ateratzeko.
Horren harira, diputatu nagusiak berretsi egin du "talde politiko bakoitzarekin akordioak lortzen saiatuko" direla. Gogoratu duenez, Podemosekin eta PPrekin oso akordio garrantzitsuak lortu izan dituzte, eta EH Bilduri deia egin dio "horrelako akordioekin bat egin” dezan.
Mendozaren hitzetan, egitasmo honetako partidek izaera “inbertitzaile” argia du eta “Gipuzkoa indartzea” bilatzen dute, “gipuzkoar guztion gaurko eta biharko ongizate integrala bermatzeko”.
Diru-partidarik handiena gizarte politiken arlora bideratuko da; 600 milioi inguru izango dira, 2025ean baino % 12 gehiago. Besteak beste, azpiegitura sozial berriak sortzeko, zainketen eraldaketan aurrera egiteko eta osasun mentala, bazterketa edota nahi gabeko bakardadea bezalako errealitateei erantzuteko erabiliko dira.
Bide Azpiegituretarako eta Lurralde Estrategia sailera 118,5 milioi euro bideratuko dira. Horren zati bat erabiliko da A-15eko tuneletako lanak amaitzeko, Azkoitia-Urretxu errepideko eta Zarauzko saihesbideko lanak egiteko eta Andoainen N-1 eta A-15eko lotuneko obrak hasteko.
Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako departamentuak 95,3 milioiko aurrekontua izango du guztira, aurreko urtean baino % 8,83 gehiago. Kasu honetan, egingo dira Lurraldebuseko hobekuntzak, Pasaiako biziberritzea, Oñatiko unibertsitatearen birgaitzea edo Via Irun proiektua.
Arlo ekonomikoan aurreikusten diren jarduerak ere azpimarratu nahi izan ditu Mendozak, “etorkizuneko industria sektoreak garatzeko”, “lanpostu berriak, aukera berriak” lortzeko asmoz.
Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoen sailak 76 milioi euro izango ditu guztira. Enpresak babestu eta sustatzeko, I+Gko proiektuak garatzeko eta digitalizazioa sustatzeko erabiliko dira.
Gobernantza sailaren aurrekontu proposamena 84,3 milioikoa izango da. Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirolen sailak 73 milioi izango dituzte; Ogasun eta Finantza sailak 62,5 milioi; Jasangarritasun departamentuak 54,7 milioi eta Lurralde Oreka Berdeak 48,1 milioi.
Diputatu nagusiaren kabineteak 28,7 milioiko aurrekontua izango du, eta Batzar Nagusietarako, Eusko Jaurlaritzarako, udaletarako eta Estaturako partidak ere zehaztu dituzte.
Sail bakoitzeko diputatuek arlo bakoitzeko aurrekontu proposamenak azalduko dituzte azaroaren 6an eta 7an, Batzar Nagusietako batzorde informatiboetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.