KONGRESUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bildu, Podemos eta ERC ez dira joango Kongresuan monarkiaren omenez egingo den ekitaldira 

'50 urte geroago: Koroa demokraziarako bidean' goiburua izango duen ekitaldia hartuko du Kongresuak azaroaren 21ean. Bertan izango dira Espainiako errege-erreginak eta haien alabak.

 

 

eh_bildu_matute_aizpurua_congreso_sesion_control_EFE
Aizpurua eta Matute, Kongresuan. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

EH Bildu, Podemos eta ERC alderdien ordezkariak ez dira joango azaroaren 21ean Kongresuan monarkiari buruz egingo den ekitaldira.

Juan Carlos I.aren izendapenarekin, Espainian monarkia berrezarri zela 50 urte beteko direla gogoratzeko egingo da ekitaldia, '50 urte geroago: Koroa demokraziara bidean' izenburupean. 

Goizean emandako prentsaurreko batean, Pablo Fernandez Podemosen Antolakuntza idazkariak eta eledunak kritikatu egin ditu monarkiaren inguruan antolatu diren ekitaldiak, Diputatuen Kongresuan zein Errege-etxean antolatutakoak. Haren hitzetan, Franco diktadoreak aukeratutako erakundea da monarkia, eta alderdi moreak ez du parte hartuko "frankismoa zuritzeko" ekitaldietan. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X