Abalos ministro ohia epaitzea proposatu du 'Koldo' auziaren epaileak, talde kriminala egotzita
Leopoldo Puente Goreneko Zigor Salako magistratuak prozedura laburtuko autoa plazaratu du Garraio ministro ohiaren aurka, covid pandemian musukoak salerosteko kontratu irregularrak egitea leporatuta. Funtzionario-eroskeria, erakunde kriminaleko kide izatea, eragimen-trafikoa eta ondasun publikoak bidegabe erabiltzea egotzi dizkiote ministro ohiari.
Leopoldo Puente Auzitegi Goreneko Zigor Salako magistratuak prozedura laburtuko autoa atera du gaur José Luis Abalos Garraio ministro ohiaren aurka, besteak beste, covid pandemiaren garaian musukoak salerosteko kontratu irregularrak egitea egotzita. Koldo Garcia Izaguirre aurreko ministroaren aholkulari ohiaren eta Victor de Aldama enpresaria delitu horiengatik epaitzea proposatu du epaileak.
Funtzionario-eroskeria, erakunde kriminaleko kide izatea, eraginen trafikoa eta ondasun publikoak bidegabe erabiltzeagatik ikertuko dituzte hirurak.
Autoan, instruktoreak Fiskaltzari eta herri-akusazioen ordezkaritzari helarazi dizkie jarduketak, hamar eguneko epean eska dezaten ahozko epaiketa irekitzea akusazio-idazkia formulatuz, edo auzia largestea, edo, salbuespenez, eginbide osagarriak egitea.
Kontratuak nobere buruari mesede egiteko esleitzea
Epailearen ustez, hirurak "Espainiako Gobernuko ministro karguaz jabetu eta gutxira hitzartu ziren, eta horretaz baliatu ziren Administrazio Publikoaren eremuan egin zitezkeen kontratuak esleituta onura ekonomikoa jasotzeko eta aukera guztiaz baliatzeko".
Orain, epaileak dio "zantzu oso sendoak" daudela, frogatutzat jotzen diren gertakarietatik abiatuta, De Aldamak Jose Luis Abalos eta Koldo Garcia ikertuei diru-kopuruak eman zizkiela, haien bidez beren kargu publikoei zegozkien betebeharren aurkako egintzak egin zitezen".
Era berean ziurtatu duenez, Abalosek eta Koldok "ordainsari ekonomiko horiek guztiak lotzen zituen delitu-proiektua gauzatzeko eta jokabide desleial horien kontraprestazio gisa" jaso zituztela agerian uzten duten zantzuak ere daude.
Puenteren arabera, ustezko sare horretan De Aldama arduratzen zen "Administrazioarekin harremanetan jartzeko eta kontratatzeko ordainketak ordaintzeko prest zeuden enpresak zein partikularrak lokalizatzeaz, eta, horren bidez, onura ekonomikoa lortzen zuen beretzat".
Bestalde, Koldo, "ministroaren aholkulari izateaz eta erabateko konfiantzaz baliatuta, kasu bakoitzean beharrezkoak ziren ohiko kudeaketak egiteaz arduratzen zen; ministroak berak esku hartzea, sinatzea edo haren zuzeneko eragina ezinbestekoa zenerako gordetzen zen".
Zure interesekoa izan daiteke
Ciriza, Belateko tunelen lanen esleipenari buruz: "Ez nuen ezer ikusi"
Santos Cerdanek ezer agindu zionik ukatu du, eta lanen esleipena erabat legezkoa izan zela ziurtatu du. Bere hitzetan, ez zen egon inolako esku-hartze politikorik.
Adamuzeko eta Gelidako istripuetan gertatutakoa "erabat" argitzeko konpromisoa hartu du Puentek
Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko ministroak barkamena eskatu die Rodaliesen zerbitzuaren erabiltzaileei eta zerbitzuaren egoera azaldu du.
Burujabetza eta XXI. mendeko nazioa aztertuko ditu Gure Eskuk bigarren konferentzia subiranistan
Iaz Irunen egin zuen lehen konferentziaren ondoren, otsailaren 28an Bilbon egingo du bigarrena eta, besteak beste, Omnium Cultural-eko lehendakaria, Xavier Antich, izango dute gonbidatu.
Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuak espetxeratzeko agindu du Auzitegi Nazionalak
Zuluetari zazpi urte eta erdiko zigorra ezarri zioten, ETAko kide izatea, armak eta lehergaiak izatea, eta Halboka komandoaren buru izatea egotzita. Enparantza, berriz, lau urteko kartzelara zigortu zuten, ETAko kide izatea leporatuta.
Melgosa: "Euskadi pantailen gaineko herri-estrategia integral bat prestatzen ari da, erantzun sinpleez harago"
Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak astearte honetan adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak "pantailei eta ongizate emozionalari" buruzko eztabaida du agendan, eta "erantzun sinple edo isolatuetatik harago" doan "herri-estrategia integrala" lantzen ari da.
Eusko Jaurlaritzak "irizpide teknikoengatik" egin zuen Alfredo De Migueli hirugarren gradua ematearen aurka
Alfredo de Miguel Arabako EAJren buruzagi ohiaren kexa baten ostean, espetxe-zaintzako epaileak Tratamendu Batzordearen ebazpenari beste modu batean erantzun zion, eta Eusko Jaurlaritzak, "Zuzenbide Estatuetan egin behar den moduan", ebazpen judizial irmoa betearazi besterik ez zuen egin, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak adierazi duenez.
Alokairuan etxebizitza bakarra duten jabeei ezkutu soziala zabaltzea adostu du EAJk Espainiako Gobernuarekin
EAJrekin lotutako akordio horren funtsa astearte honetan Ministroen Kontseiluak onartutako ezkutu sozialaren errege lege-dekretu berriaren barruan dago. Lege-dekretu horrek aurreikusten du, besteak beste, errentatzailea edukitzaile handi bat edo funts putre bat denean etxegabetzeko prozedura eta bonu sozial energetikoa 2026ko abenduaren 31ra arte luzatzea.
Pentsioak eta etxegabetzeak bi dekretutan onartuko ditu Espainiako Gobernuak
Espainiako Gobernuak pentsiodunek otsaileko nominan aurreikusitako igoera galtzea saihestu nahi du, Kongresuak omnibus dekretua onartzeari uko egin ostean. Dekretu horrek ezkutu sozialerako neurriak biltzen zituen.
Pasaiako portuaren eskumena arrazoi "ideologikoengatik" eskatu izana leporatu dio Itxasok EAJri
Etxebizitza eta Hiri Agendaren sailburuak ere hitz egin du azken egunotan sozialistek eta jeltzaleek Pasaiako portuaren harira izan duten ika-mika politikoaren inguruan. EAJk Pasaiako portuaren kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren esku egotea eskatzeak abiatu zuen polemika.
GOIDIaren kudeaketan erantzukizunik ez hartzea egotzi dio Feijook Espainiako Gobernuari: "Larrialdi nazionala ezarri behar zuen"
PPren presidenteak Kongresuko ikerketa batzordearen aurrean nabarmendu duenez, administrazio bakar batek ere ez zuen egin behar beste egin goialdeko depresioaren ondoren. Halaber, Jucarreko Konfederazio Hidrografikoa (CHJ) jo du tragediaren "arduradun nagusi" gisa.