Koldo Garciak aske jarraituko du
Leopoldo Puente epaileak Koldo Garcia aske uztea erabaki du, bezperan Jose Luis Abalos Garraio ministroarekin egin bezala. Halaber, orain arteko kautelazko neurriak bere horretan utzi ditu.
Koldo Garcia, gaur, Auzitegi Gorenera iristen. Argazkia: EFE
'Koldo auziar'en instrukzioa egiten ari den Leopoldo Puente epaileak Koldo Garciak aske jarraitzea agindu du, bezperan Jose Luis Abalos Garraio ministro ohiarekin egin bezala, iturri juridikoek EFE albiste agentziari berri eman diotenez. Halaber, ikertuaren aurkako kautelazko neurriak bere horretan utzi ditu.
Gauzak horrela, Garciak 15 egunetik behin epaitegian agertu beharko du, ezingo du herrialdetik irten eta pasaporterik gabe jarraituko du.
Garciaren gaurko agerraldiak atzokoaren antza handia izan du. Abalosek egin bezala, Garciak ere deklaratzeari uko egin dio. Fiskaltzak ez du espetxeratzea eskatu; aitzitik, herri akusazioek, bai.
Magistratuak Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzaren irizpideari jarraitu dio. Ihes egiteko arriskua eta delitu zantzuak daudela onartu arren, gaur egungo kautelazko neurriak nahikoak direla ebatzi du.
Zure interesekoa izan daiteke