Sanchezek onartu du eskudirutan "gastu anekdotikoak" kobratu dituela, baina esan du inoiz ez direla mila eurotik gorakoak izan
'Koldo' auzia ikertzeko Senatuan egindako batzordean Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi duenez, Jose Luis Abalos Garraio ministro ohiarengan "konfiantza handia" zuen, baina adierazi du "haren ohiturek" nazka eragiten diotela.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak onartu du "inoiz" PSOEren gastuak kobratu dituela eskudirutan, idazkari nagusi gisa, baina esan du kopuru horiek ez direla inoiz mila eurotik gorakoak izan, eta "anekdotikoak" izan zirela.
Jose Luis Abalos eta Santos Cerdan buruzagi ohiek eta Koldo Garcia aholkulari ohiek egin omen diztuzten irregulartasunei buruz eta Ferrazek egindako ordainketei buruz erantzuteko Pedro Sanchez deitu du Alderdi Popularrak, 'Koldo' auzia ikertzeko Senatuko Batzordera.
"Ziur nago inoiz gastuak fakturarekin likidatu izan ditudala", adierazi du Sanchezek bere agerraldiaren hasieran, prozesuaren legezkotasuna defendatuz, Maria del Mar Caballero UPNren senatariaren galderei erantzunez. Zentzu horretan, ukatu egin du eskudirutan egindako ordainketa horiek mila eurotik gorakoak izan direla, hori legearen aurkakoa da eta.
"Konfiantza handieneko pertsona"
Jose Luis Abalos Garraio ministro ohiari buruz, Sanchezek ziurtatu du bere "konfiantzazko" pertsona izan zela, eta pandemiaren deseskalatzearen testuinguruan kokatu du Gobernutik irtetea, baina argitu du bere "ohitura pertsonalek" higuina eragiten ziotela.
Maria del Mar Caballero UPNren senatariak Presidenteari galdetu dio Abalosek prostitutei diru publikoarekin ordaintzen ote zien, eta Sanchezek esan du hori Justiziak ebatzi behar duela, baina defendatu du bere Gobernua emakumeekin eta feminismoarekin "erabat konprometituta" dagoela.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.