UCOren ustez, Torres ministroak hainbat ordainketa agindu zituen, “Koldo Garciak harengan zuen eraginagatik”
Auzitegi Nazionalean 'Koldo auzia' ikertzen ari den epaileari bidalitako azken txostenean Koldoren eta Torresen arteko hainbat mezu jaso ditu Guardia Zibilak. Ministroaren taldeak, ordea, ukatu egin du deliturik egin zuela eta haren aurkako “difamazioa” salatu du.
Angel Victor Torres ministroa, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.
Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboak (UCO) uste du Angel Victor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak Soluciones de Gestión y Apoyo a Empresas SL enpresari “ordaindu gabeko hainbat ordainketa egiteko agindu” zuela Kanarietako presidentea zenean. 'Koldo auzia'n ikertzen ari diren Victor de Aldamaren enpresari erosi zizkion musukoak Kanarietako enpresak eta, UCOren arabera, Koldo Garciak eskatu zion Torresi ordainketa horiek arintzeko.
Kanarietako Gobernuak egin zituen kontratazioen azterketen inguruko txostena bidali dio UCOk Auzitegi Nazionalean ‘Koldo kasua’ ikertzen ari den epaileari, Ismael Morenori. Txosten horretan zehaztu dituzte gobernu autonomikoak Soluciones de Gestion enpresa kontratatu zezan Koldo Garciak egindako kudeaketak eta, geroago, 7,8 milioi kobratzeko egin zituenak.
Ikertzaileen arabera, Garciak "eragina" zuen Torresengan. Hori aditzera emateko, aipatu dute Torresek Jose Luis Abalos Garraio ministro ohiaren aholkulariari jakinarazi ziola “ordainketa horiei adi” zegoela, eta Kanarietako Gobernuak zor zuen kopuruari eta enpresari buruzko informazioa eskatu ziola.
Txosten horretan Torresek Garciari bidalitako zenbait mezu zehazten dira. Horietako batean, egungo ministroak esan zion “eguna utzi” ziezaiola “arduradun ekonomikoarekin batzeko” eta arazoa konpondu ezean, kaleratu egingo zuela iradokitzen du.
Guardia Zibilaren esanetan, Koldo Garciak sarritan hitz egin zuen garai hartan Kanarietako Presidentetzako sailburuordea zen Antonio Oliverarekin. Kontratua esleitu aurretik musukoen eskariari buruz aritu zirela eta, ondoren, bidalketei eta ordainketari buruzko xehetasunak argitu zituztela dio.
Instrukzio-epaileari bidalitako txostenak azaltzen duenez, teknikari eta funtzionarioek esleipen horien kontrako iritziak agertu zituzten.
Txostenaren berri jakin ondoren, Angel Victor Torresen taldeak esan du ministroak “ez duela deliturik egin”, eta bere inguruan botatako "gezurrak” gaitzetsi ditu. Urtebete baino gehiagoz elkarrizketak aztertzen aritu ostean, azpimarratu dute ez dagoela deliturik, eta ez dela egongo. Musukoen kontratuei dagokienez, iturri horien arabera, "frogatu da zuzen jokatu zela, Kontu Auzitegiak esan bezala".
Bestalde, Alderdi Popularrak Torres ministroak dimititu dezan eskatu du. Hedabideei oharra bidali die, esateko “korrupzio-sare batentzako dirua lortu” duela eta, ondorioz, ezin duela karguan jarraitu.
Zure interesekoa izan daiteke
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.