Estatu kolpea, Franco, ETA, Corinna... Zer esan ote du Juan Carlos I.ak bere autobiografian?
Espainiako errege emerituak, Abu Dhabitik, Reconciliación liburua idatzi du, bere bizitza, itzalguneak eta ondarea errepasatzeko. 87 urterekin, Trantsizioan izan zuen papera nabarmendu, Felipe VI.arengandik urrundu izana deitoratu eta “akatsak”, “bakardadea” eta “mina” aitortu ditu.
Juan Carlos I.ak isiltasun publiko luzea hautsi du Réconciliacion izeneko autobiografia eginda, 87 urte dituela. Memoria horiek lehen pertsonan idatzita daude, eta bere bizitzaren atzerabegirakoa egiten dute.
Espainiako Errege emerituak Trantsizioan izan zuen papera nabarmendu du. Itzalei aurre egin, eta bere erregealdia markatu zuten gertaeren irakurketa pertsonala eskaintzen du, Otsailaren 23tik Felipe VI.arengandik urrundu zen arte. Bere oroitzapenak argitaratzeak jakin-min handia piztu du.
◆ “Espainiako Koroa nire gain dago erabat”
“Ez ahaztu nik sortutako sistema politiko bat heredatu duzula”.
“Arlo pertsonalean baztertu nazakezu, baina onartu egin behar duzu jaso duzun herentzia instituzionala”, idatzi du, semeari, Felipe VI.ari, zuzenduz.
Abu Dhabira erretiratu zenetik, monarkia parlamentarioa haren "gain erabat” dagoela adierazi du errege emerituak.
Esan du “bere historia lapurtu” ziotela, eta hura berreskuratzeko idatzi omen du autobiografia.
◆ Semearekin duen harremana
“Bizi naizen bitartean, espero dut erretiro lasaia eta semearekin harreman harmoniatsua izatea eta Espainiara itzultzea, etxera”.
Juan Carlos I.ak onartu egin du Felipe VI.arengandik aldentzea “Gobernuaren presioen” ondorio dela, eta deitoratu du ezin izan dituela “harreman pribilegiatuak ehundu” bilobekin, Leonorrekin eta Sofiarekin.
Letiziari buruz: “Errege familian sartzeak ez zion kohesioari lagundu”.
◆ Sofia da bere erregina kutuna, hanka sartu duen arren
“Ezerk ezingo du sekula ezabatu nire emazte Sofi, nire erregina, zenbat maite dudan”.
“Espainiak ezingo zukeen erregina saiatu eta akasgabekoagorik izan”.
“Hanka-sartze sentimentalak” aitortzen ditu, baina bere harremanen inguruko istorio gehienak fikziozkoak direla dio.
Sofia Abu Dhabin ez egoteari tamalgarri deritzo, eta hau esan du:
“Ahal nuen guztia egin nuen, baldarkeriak gorabehera, bera ondo eta eroso egon zedin”.
◆ Franco: “Errege izateko aukera hari esker izan nuen”
“Ikaragarri errespetatzen nuen, bere adimena eta zentzu politikoa miresten nituen”.
“Inork ez zuen eraistea lortu, ezta desegonkortzea ere, eta hori hain epe luzean lortu izanak meritua du”.
“Zergatik gezurra esan, errege egin ninduen pertsona izan zen eta, berez, erregimen irekiago bat sortzeko errege egin ninduen”.
◆ O23: “Nire bizitzan inoiz ez dut hainbeste autoritate erakutsi”
“Espainiako historia une zehatz horretan jokatzen zen”.
Emerituak 23Fko kolpea bere gaurik erabakigarriena bezala gogoratzen du.
“Patxadaz hitz egiten nuen, banekielako Koroaren eta herrialdearen patua jokoan zegoela”.
“Gau luze hartan hiru kolpe saiakera izan ziren: Tejero eta Milansena, Armadarena eta falangistena”.
◆ ETA: “Borrokarik gogorrena eta mingarriena”
“Banekien azkenean haiek baino indartsuagoak izango ginela”.
“Nire erregealdiko gogorrena eta mingarriena izan zen”.
Biktimak “zauri pertsonal bat bezala gogoratzen ditu, oraindik sendatzen zaila dena”.
11Mri buruz: “Gutxitan egin dut hainbeste negar. Traumatismo nazionala eta pertsonala izan zen”.
◆ “Zergatik ez zara isiltzen?”: nahi izan ez zuen eslogana
“Nik nahi ez nuen arren, "zergatik ez zara isiltzen?" erresistentzia politikoaren eslogan bihurtu zen”.
“Chavezek nire onetik atera ninduen. Zapaterok jakatik tira egiten zidan, esku har ez zezan”.
Ondoren, Palman egindako bisita batean Chavezi esaldia zeraman kamiseta oparitu ziola kontatu du, barre artean.
Juan Carlos I.ak Hugo Chavezekin 2007an izandako liskarra gogoratu du:
Chavezek nire onetik atera ninduen
◆ Trantsizioa: “Espainolei demokrazia agindu nien eta bete egin nuen”
“Washingtongo Kapitolioaren aurrean argi eta garbi agindu nien demokrazia espainiarrei”.
“Promesa hori egiteko harrotasuna eta indarra sentitu nuen, banekielako bete nezakeela”.
Honela deskribatzen du Trantsizioa: “Nik kontrolatzen nuen lauhazka botatako zaldia, ez ezkerrera ez eskuinera gehiegi joan ez zedin”.
◆ Drama: “Ez naiz sekula nire anaia Alfontsoren heriotzatik errekuperatuko”
“Faltan botatzen dut. Lagun bat galdu dut, isilmandatari bat.”
“Oraindik zaila da horretaz hitz egitea”.
1956ko istripua gogoratzen du, pistola batek istripuz tiro egin eta anaia hil zuenean: “Gure aitaren besoetan hil zen”.
◆ “Espainiak erabakiko du, Historiak epaituko gaitu”
“Bere burua oso-osorik bere herriari eman zion gizona naiz”.
“Ohorez lurperatua izatea espero dut. Espainiak erabakiko du, Historiak epaituko gaitu”.
Bere oroitzapenak Trantsizioaren espiritua aipatuz eta adiskidetzea eskatuz ixten ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.