ADIERAZPENAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EHKSk antifaxismoaren "kriminalizazioa" salatu du

18:00 - 20:00

Alderdi instituzionalen "hipokrisia antifaxista agerian" geratzen ari dela azpimarratu ostean, EHKSren bozeramaile Garazi Navarrok adierazi du "erakundeak ateak irekitzen" ari zaizkiola "faxismoari, pasibotasun osoz". Halaber, adierazi du eskuin muturra "nahi duen guztia" egiten ari dela sare sozialetan, komunikabideetan eta kalean, faxismoaren apologia eginez, lokal antifaxistei zein sindikalei su emanez, gezurrak eta buloak zabalduz, militante sozialak kolpatuz, etab".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ernaik bere "borrokarekin bat egiteko" deia egin die gazteei, "eskuin muturraren eta faxismoaren erasoari" erantzuteko

Ernaik salatu du "eskuin muturraren eta faxismoaren erasoa" bizi dela "mundu osoan, bai Espainiako eta Frantziako estatuetan, eta, ondorioz, baita Euskal Herrian ere". Bere ustez, azken asteotako "ekimen horiek bizi dugun egoera salatzea zuten helburu, baita zenbait ikurrek ordezkatzen duten proiektu atzerakoia salatzea ere", baina "batzuek bizi dugun egoeraren larritasunean fokua jarri baino, protesta batzuen izaeran jarri dute eztabaida, ekimen horien helburua erabat desitxuratuz". 

Gehiago ikusi