AUZITEGIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Peinado epaileak artxibatu egin du 'Begoña Gomez kasuan' inputatutako Moncloako goi-kargudunaren kontrako auzia

Judith Gonzalez Espainiako Gobernuko Lehendakaritzako idazkari nagusiaren aurkako inputazioa kentzea erabaki du epaileak, igande honetan deklarazioa hartu ostean.

 La secretaria general de la Presidencia del Ejecutivo, Judit González, a la salida del Juzgado de Instrucción

Judith Gonzalez Gobernuko Lehendakaritzako idazkari nagusia Instrukzioko Epaitegitik irtetean. Argazkia. EFE

Juan Carlos Peinadok, Madrilgo 41 zenbakiko Instrukzio Epaitegiko epaile titularrak, Judith Gonzalez Espainiako Gobernuko Lehendakaritzako idazkari nagusiaren aurkako ikerketa artxibatzea erabaki du, igande honetan, ikertu gisa deklaratu ondoren.

Iturri juridikoek baieztatu dutenez, Gonzalezek abokatuaren eta epailearen galderei erantzutean bere kontrako akusazio guztiak ukatu ditu eta emandako azalpenengatik hartu du erabakia epaileak.

Hasierako inputazio-autoan ondasun publikoak bidegabe erabiltzearen ustezko delitua egotzi zin, "omisio bidezko modalitatean", alegia, "Alvarezek Begoña Gomezentzat lan pribatuak egitea saihestu ez zuelako", Peinadoren lehen erabakiaren arabera.

Gonzalez prozedura honetan ikertutako bosgarren pertsona zen, Gomez, Alvarez, Francisco Martin Aguirre – Gonzalezek 2023an hartu zuen karguan aurretik zegoen pertsona – eta Juan Carlos Barrabes enpresaburuarekin batera. Hala, gaurko deklarazioaren ondoren, epaileak bere kontrakoa auzia artxibatzea erabaki du.

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X