Gastronomia eta elikadura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko Gastronomia eta Elikadura Planak sektoreak dimentsioa irabaztea du helburu

Plan horren bidez, 2030era arte 2.600 milioi euro mobilizatzea aurreikusten da; 650 milioi, inbertsio publikokoak, eta 1.950 milioi, inbertsio pribatu induzitukoak. Planaren helburua da ekoizleek, enpresek, elkarteek, zentro teknologikoek, unibertsitateek eta administrazioek elkarrekin lan egitea.

Planaren aurkezpena, astelehen honetan. Argazkia: Irekia.

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Gastronomia eta Elikadura Plan Estrategikoa 2030 aurkeztu du. Bost urtean 2.600 milioi euro mobilizatuko ditu, sektorea handiago nahiz errentagarriago idan dadin.

Plana Gasteizko Udapa patata kooperatiban aurkeztu dute, astelehen goizean, eta bertan izan dira Imanol Pradales lehendakaria, Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburua eta Euskadiko ehun eta berrogeita hamar elikagai-enpresaren baino gehiagoren ordezkariak, Kaiku, Ortiz, Eceiza eta Aguinagarenak, besteak beste.

Elikaduraren eta gastronomiaren sektoreari dagokio euskal BPGaren % 10 baino gehiago, eta 133.000 enplegu baino gehiago sortzen ditu. 2020tik 2024ra sektorearen balio erantsi gordina % 30 hazi da, enpresa aktiboen kopurua, % 3,6, eta esportazioak, % 10 baino gehiago.

Planak industriaren beste esparru batzuetan honezkero aplikatzen diren lankidetza publiko-pribatuko tresnak aktibatu nahi ditu. Horrela, 2.600 milioi mobilizatuko dira 2030era arte —650 milioiko inbertsio publikoa eta 1.950 milioiko inbertsio pribatu induzitua— sektorearen lehiakortasuna, jasangarritasuna eta nazioarteko proiekzioa bultzatzeko.

Hala, administrazioa sinplifikatzeko, lehiakortasuna hobetzeko, euskal markak indartzeko, talentua erakartzeko, belaunaldien arteko erreleboa bultzatzeko eta I+G+b sustatzeko jardungo da, baita sektore-leihatila bakarra sortzeko ere.

Planaren helburua ekoizleek, enpresek, elkarteek, zentro teknologikoek, unibertsitateek eta administrazioek elkarrekin lan egitea da. Koordinazio egiturak Jarraipenerako Batzorde mistoa izango du, eta HAZIren ardurapeko Kudeaketa Teknikoko Bulego bat.

Plan propio baten "garrantzia", Pradalesen arabera

Ekimenaren abiapuntua argia da: biztanleria hazten eta hiriguneetan zentralizatzen ari da, eta giza-elikadurarako lurrak ez dira nahikoa. Elikadurari eta nekazaritzari dagokienez euskal gizarteak eta gizarte globalak aurre egin beharreko erronken aurrean, plan propio bat izatearen garrantzia azpimarratu du Imanol Pradales lehendakariak “inoren zain gelditu gabe, inork ez baitu gure partez egingo”.

Hori ziurtatu du Gastronomia eta Elikadura Plan Estrategikoaren aurkezpenean, astelehen honetan. Lehendakariaren arabera, lankidetza publiko-pribatuan oinarrituta, “proiektu eraldatzaileak hedatzea” ahalbidetuko duen planak uste sendo bati erantzuten dio: “Elikaduraren eta gastronomiaren balio-katea Euskadiko ekonomiaren eta ongizatearen zutabeetako bat da”, eta, horregatik, alde batetik, sektoreak gizarteari ematen dion ekarpen guztia aitortu nahi du (enplegua, aberastasuna, kanpo-proiekzioa, ingurumenaren kudeaketa, lurralde-oreka, paisaia, identitatea eta kultura), bai eta ekarpen hori posible egiten duten pertsona eta eragile guztiak ere (nekazariak, enpresak, industria, gastronomia eta ikerketaren ekosistema).

Halaber, Pradalesen arabera, plana “une erabakigarri eta oso konplexu batean dator, kostuen igoerak, lehia globalak, klima-aldaketak, kontsumo-ohituren aldaketek, iraultza teknologikoak eta Europaren abagune kezkagarriak markatutakoa”, Europak bere elikadura segurtasunaren aldeko apustu garbia egitearen alde egin du “Nekazaritza Politika Komun indartu eta deszentralizatuarekin”.

Zure interesekoa izan daiteke

gabriel rufian irene montero Xavier Domenech
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Rufianek eta Monterok ezkerra batzea eskatu dute, Voxi aurre egiteko: "Bestela, banan-banan hilko gaituzte"

Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak eta Irene Montero Podemoseko bigarrenak PSOEren ezkerretara dauden alderdien batasuna aldarrikatu dute, eta biek defendatu dute ezkerreko balizko fronte horien gidaritza euren alderdiek hartzea Estatuan eta Katalunian. "Betela, banan-banan hilko gaituzte", esan dute, Bartzelonan egin duten ekitaldia.   

(Foto de ARCHIVO)

El líder de EH Bildu en el Parlamento Vasco, Pello Otxandiano, interviene durante el debate de los Presupuestos de 2026, en el Parlamento vasco, a 23 de diciembre de 2025, en Vitoria-Gasteiz, Álava, País Vasco (España). El Parlamento vasco acoge hoy el pleno para la aprobación definitiva de los Presupuestos vascos para 2026, que, dada la mayoría absoluta del Gobierno vasco, saldrán adelante con el apoyo únicamente de los socios del Ejecutivo (PNV y PSE-EE). El proyecto de Presupuestos fue aprobado el pasado 28 de octubre en consejo de Gobierno y se elevaba a 16.378 millones de euros, un 4,1% más que en 2025.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

23/12/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandianok "haren kapital politikoa jartzeko" eskatu dio Pradalesi, "estatus politiko berriaren eztabaida erdigunean kokatzeko"

EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak gehiengo kualifikatuak eta giro politiko "nahiko aldekoa" direla aprobetxatzearen alde egin du, "herri akordioak, akordio nazionalak eta estatu ikuspegia duten itunak lortzeko" EAEn, bere ustez, eta egungo testuinguru historikoan, hori baita "herri honen interesak babesteko alternatiba zentzuzko bakarra".

personas-migrantes-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaurlaritzak "titular gutxiago eta lan gehiago" eskatu du, migrazioaren egiturazko erronkari aurre egiteko

Haurren eta Nerabeen Konferentzia Sektoriala bertan behera geratu zen atzo, PP buru duten erkidego ia guztiek bertan parterik ez hartzea erabaki baitzuten. Nerea Melgosa Ongizate Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak migrazioaren arloan Jaurlaritzak dituen eskumenak handitzea eskatu du, eta Estatuari eskatu dio egiturazko estrategia bat gara dezala, haurrak eta nerabeak zaintzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X