Espainiako Gobernuak Teresa Peramato proposatu du Estatuko fiskal nagusi izateko
Auzitegi Gorenak bi urtez gaitasungabetu du Alvaro Garcia Ortiz, eta fiskal nagusi zenak karguari uko egin eta ordu batzuetara eman du pausoa Espainiako Gobernuak. Zigor Arloko Salak fiskal nagusia zigortzen duen lehen aldia izan da.
Teresa Peramato. Argazkia: EFE
Espainiako Gobernuak Teresa Peramato proposatu du Estatuko fiskal nagusi berri gisa, Alvaro Garcia Ortizek dimisioa eman eta egun batera. Proposamena arin egin dute, orain arte fiskal nagusi izan denak uko egin baitio Auzitegi Gorenak sekretuak ezagutarazteagatik zigortu ostean.
Peramato karrerako fiskala da 35 urte daramatza lanean. Gainera, Biktimak Babesteko Sala Delegatuko fiskala da Prozesu Penalean.
Ibilbide luzea du genero-indarkeriaren aurkako borrokan. Izan ere, arlo horretan espezializazio judizialaren bultzatzaile handienetako bat da.
Alvaro Garcia Ortizek Estatuko fiskal nagusi izateari uko egin eta hurrengo egunean izendatu dute, Auzitegi Gorenak bi urteko gaitasungabetzea ezarri baitzion Alberto Gonzalez Amador Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidentearen bikotearen ezagutarazteagatik.
Izendapen-prozesuari dagokionez, iturri judizialek azaldu dutenez, proposamena onartu ondoren, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak loteslea ez den txosten bat egin beharko du. Ondoren, Peramato Diputatuen Kongresuko Justizia Batzordean agertuko da. Izapide horiek egin ondoren, Gobernuak Estatuko fiskal nagusi behin betiko izendatzea erabakiko du.
Atzo, Garcia Ortizek ukoa jakinarazi zion Felix Bolaños Justizia ministroari, Gorenak bi urteko gaitasungabetzea, 7.200 euroko isuna eta 10.000 euroko kalte-ordaina ezarri ostean, Alberto Gonzalez Amadorren, Isabel Diaz Ayusoren bikotekidearen, defentsarekin lotutako mezu elektroniko bat filtratzeagatik.
Bere dimisio gutunean, fiskal nagusi ohiak ziurtatu du kargua uzten zuela "epaiaren arrazoiaren zain egon gabe", eta beti "zerbitzu publikorako bokazioarekin" jokatu duela defendatu du. Gorenaren ebazpena, bi magistraturen boto partikularra izan duena, datozen egunetan ezagutuko da oso-osorik.
Bien bitartean, Gobernuak Estatuko Fiskaltza Nagusiaren ordezkapena azkartu du, "egonkortasun instituzionala" bermatzeko eta arduradun berriak kargua hartu ahal izateko, nahitaezko izapideak bete bezain laster.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak biktima gisa aitortu du Josu Zabala Erasun, duela 50 urte Guardia Zibilak tiroz hildako irundarra
"Arrazoi politiko eta ideologikoengatik jazarpena" jasan zuela, eta "aitortzarako eta erreparaziorako eskubidea" dio onartutako adierazpenak.
Fiskaltzak Begoña Gomezen absoluzioa eskatu du, deliturik egin ez zuela iritzita
Ministerio Fiskalak Gomezi pasaportea kentzearen aurkako helegitea aurkeztu du ere, eta Peinado epaileak hartutako beste erabaki batzuk "zentzurik gabekoak" direla adierazi du.
Jaurlaritzak "positibotzat" jo du Konstituzionalak euskarari buruz hartutako erabakia, eta Bilduk ohartarazi du "oldarraldia ez dela eten"
Ibone Bengoetxearen esanetan, EAEko Auzitegi Nagusiak oraindik erabaki behar du PPk eta Voxek Enplegu Publikoaren Legeari jarritako helegiteari buruz.
Sanchezek, Trumpen kritiken ostean: "AEBren eta Espainiaren arteko harremanak oso positiboak dira"
Espainiako Gobernuko presidenteak azaldu du Estatu Batuetako presidentearekin hitz egiteko aukera izan duela, azken horrek Espainia beste behin kritikatu eta gero. "Solasaldi informala" izan dela azaldu du, eta "adeitsu"jardun dutela.
"Ez litzateke lehen aldia presidente batek ihes egiten duena", erantzun dio Peinado epaileak Begoña Gomezi
Magistratuak ekainaren 30ean sinatutako auto batean defendatu du bere erabakia, bere ordezkoak gai horren inguruan beste erabaki bat hartu baino lehen. Azken horrek baimena eman dio Gomezi Londresera bidaiatzeko, baina ez Ankarara.
Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak legea aldatzea adostu dute, delituak errepikatzen dituztenak zigortzeko
Helburua da delituak egin dituzten baina oraindik epai irmorik izan ez duten delitugileek "ondorioak" ordain ditzaten.
PSOEk eta sindikatuek Feijooren aurka egin dute absentismoa "minbizi bat" dela adierazteagatik
Sozialistek kritikatu dute PPk lan eskubideak murriztea proposatzea, enpresen lehiakortasuna hobetzeko.
Transferentzien inguruko negoziazioak ez doazela ondo onartu du Ubarretxenak
Eusko Jaurlaritzako Autogobernu sailburuak onartu du materia zailak dituztela mahai gainean, baina "borondate politikoa" egonez gero oztopoak gainditzea posible dela uste du.
Pau Blasi legebiltzarkide sozialistak “pazientzia” izateko eskatu dio lehendakariari eskumenen negoziazioan
Pau Blasi PSE-EEko legebiltzarkideak jarrerak lasaitzeko eskatu dio Pradalesi, lehendakariak joan den astean salatu ondotik Espainiako Gobernuak transferentzien inguruko akordioa ez betetzea "errespetu falta onartezina" dela. Testuinguru horretan, Blasik azpimarratu du "hitz potolorik gabe" aritu behar dela eskumenen negoziazioa behar bezala bideratzeko.
Epaileak ukatu egin dio Begoña Gomezi NATOren goi-bilerara joatea, baina Londresera bidaiatzeko baimena eman dio
Gomezen defentsak uztailaren 7tik 10era Espainiatik irtetea eskatu zuen, NATOk Turkian egitekoa duen goi-bilerara joateko eta, ondoren, Londresera, alabaren graduaziora.