ELKARRIZKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Otegik dio "berri txarra" eman behar diola Ayusori: "ETA aspaldi desagertu zen"

18:00 - 20:00

Arnaldo Otegi EH Bilduren idazkari orokorrak Diaz Ayusoren adierazpenak izan ditu hizpide La Cafetera podcastean egindako elkarrizketa batean. Izan ere, Ayusok esan zuen ETA Euskadi eta Nafarroa hartzeko prestatzen ari dela, Sanchez horren berme dela.

Koalizioaren buruak "zentzugabekeriatzat" jo du hausnarketa hori, eta jakinarazi du bere alderdiak ez duela "erasorik egin nahi, hauteskundeak irabazi nahi ditu, politika publiko alternatiboak egin eta estatus politiko ezberdina eraikitzeko".

Otegik berretsi du ez dela inoiz Pedro Sanchez Espainiako presidentearekin bildu, eta ez duela harekin telefonoz ere hitz egin, nahiz eta ez lukeen horretarako eragozpenik izango. "Batzuek ezusteko handiak hartuko lituzkete norekin bildu izan naizen jakinaraziko banu", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 02/03/2026.- Alumnos tras ser desalojados este lunes del campus de la Universidad del País Vasco (EHU) en Vitoria por los servicios de emergencia tras el lanzamiento en su interior de botes de humo, se han visto afectados cinco edificios del campus de la EHU. EFE / L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EHUko errektoretza taldeak "onartezintzat" jo du Arabako campusean ke poteak jaurti izana

Martxoaren 3ko sarraskiaren urteurrenaren bezperan, ikasle talde batek ke poteak jarri ditu Arabako campuseko lau fakultatetan, eta, ondorioz, protokoloa aktibatu dute eta ikasgelak hustu behar izan dituzte. Errektoretzak ohar bidez esan du ikasleen "aldarrikapenerako eta protestarako eskubidea" babesten duela, baina ez dituela onartuko "pertsonen segurtasunaren, bizikidetzaren eta gainerako unibertsitate-komunitatearen hezkuntzarako oinarrizko eskubidearen aurkako metodoak". 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Juan Mari Aburto: “Bilboko turismo tasa nekez sartuko da indarrean aurten”

Bilboko alkateak onartu du 2026an aktibatu nahiko lukeela tasa turistikoa, horrek izango lukeen eragin ekonomikoagatik, baina ohartarazi du epe administratiboek zaildu egiten dutela. Ordenantza, ziurrenik, datorren urterako onartuko da. Aburtok gogorarazi du turismoa tokiko ekonomiaren % 8 dela, eta diru-bilketak bilbotarren bizi-kalitatea hobetzeko eta hiriko garapena eta enplegua indartzeko balioko duela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X