Sanchezek onartu du Juntsekin hartutako konpromisoak ez dituztela bete, eta iragarri du dekretu bat tramitatuko duela hitz emandakoa bete dadila
Espainiako Gobernuko presidenteak onartu egin du Juntsekin krisia egon badagoela, eta iragarri du Ministroen Kontseiluak gaur onartuko duela udal inbertsioak malgutzeko eta alderdiarekin adostutako konpromisoak betearazteko dekretua. Gainera, Jose Luis Abalosek botatako akusazioak "gezurra" direla adierazi du, eta esan du 2018an ez zela Otegirekin bildu.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak onartu du Juntsekin hartutako konpromisoak ez dituztela bete, eta adierazi du Ministroen Kontseiluak hainbat konpromiso jasotzen dituen lege-dekretu bat onartuko duela.
RAC1 irrati katean egindako elkarrizketa batean, Sanchezek onartu du Juntsekin duten harremana "kinka larrian" dagoela, eta 2023an lortutako ituna "urrunetik datorren gatazka politiko batean elkarrizketa eta negoziazioa lortzeko aukera" zela defendatu du.
Gaur onartutako lege-dekretuak toki-erakundeen eta udalen finantza-esparrua malgutzea jasotzen du, eta Juntsek Sanchezekin adostutako neurri horri esker, alkateek ahalmen handiagoa izango dute gastu arrunta sortzen ez duten proiektuetan inbertitzeko, besteak beste, etxebizitzak eraikitzea eta ura kudeatzea, eta horrek on egingo die "Kataluniako udalei eta Estatu osoari".
Gainera, enpresen fakturazio-prozesuen digitalizazioa bultzatzeko epea luzatu du dekretuak, eta hori da Juntsek azken asteetan helarazi duen eskaeretako bat.
Sanchezek adierazi du bere gain hartzen dituela Juntsek adierazitako atzerapenak, eta defendatu du dekretu berriak "hitzartutakoa betetzea" eta Gobernuaren eta Carles Puigdemonten arteko elkarlanari berriro ekitea duela helburu.
Abalos eta Koldo Garciaren "gezurrak"
Pedro Sanchezek adierazi du "gezurra" dela Jose Luis Abalos ministro ohiak haren eta Gobernuaren aurka egindako salaketak, eta ziurtatu du ez duela xantaiarik onartuko.
Abalosen eta Koldo Garciaren inguruan egindako lehen adierazpen publikoetan, gobernuburua RAC1 irrati-katean izan da, eta ministroaren akusazioak gezurra diren galdetu diotenean, baietz erantzun du, eta pertsona guztiek defendatzeko eskubidea dutela adierazi du, "baina ez horrelako gezurrak eta desinformazioa zabaltzeko".
Gezur horien artean aipatu du 2018an Arnaldo Otegi buruzagi abertzalearekin bildu izana zentsura-mozioa adosteko, eta adierazpen horien aurrean berriz adirazi du Gobernuak ez duela ezelako xantaiarik onartuko.
Zure interesekoa izan daiteke
Hainbat agenteren aurka Getxon gertatu den eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza
Ohar batean, Segurtasun Sailak erasoak gaitzetsi ditu eta salatu du gazte batzuek objektuak jaurti dizkietela uniformerik gabe zihoazen zenbait agenteri. Irainak ere jaso omen dituzte ertzainek: "zipaioak", "puta semeak" eta "nazkagarriak", besteak beste.
Euskadiko PPk EAJren "lotsagabekeria" salatu du, Espainiako poliziei Ceutara joatea eskatzeagatik
Laura Garrido Eusko Legebiltzarreko PPren bozeramailearen hitzetan, Aitor Estebanen adierazpenek argi uzten dute EAJren eta EH Bilduren artean "ez dagoela inolako alderik".
Espainiak laguntza eskatu die Frontexi eta Europoli Ceutan egoera irregularrean dauden migratzaileen triajea egiteko
Bestalde, Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak iragarri du 44,5 milioi eurora handitu dutela arreta humanitariorako laguntza.
Espainiako Gobernuak Ceutako krisian egindako kudeaketa “ezin okerragoa” kritikatu du Estebanek
EAJk urte politiko berriari hasiera emateko Zarautzen egin duen ekitaldian, hurrengo hauteskunde zikloan jarri du arreta Aitor Estebanek. Euskadirentzat eskumen gehiago eskatu ditu, eta "nazioa eraikitzea ongizatea eraikitzea" dela aldarrikatu du.
Sarek eta Bilboko konpartsek manifestazioa egin dute euskal presoen alde, eta azkena izatea espero dute
Ehunka pertsonak euskal presoen aldeko manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilbon, Aste Nagusiko egun handian, eta espetxe-legedi arrunta aplikatzeko eskatu dute. Sarek gogorarazi du bere aldarrikapenen defentsan egutegian "gorriz markatutako hitzordu bat" dagoela, urtarrilaren 9an Bilbon urtero deitzen duen martxarena, eta azpimarratu du bere ibilbidearen amaiera gisa azkena izatea espero duela.
Ceutan indarkeria eteteko eskatu du Marlaskak, eta 35 milioi euro iragarri ditu mugako kai-muturrak luzatzeko
Barne ministroak Ceutan indarkeria bertan behera uzteko deia egin du, eta 35,6 milioi euro inbertitzeko Europako finantziazioa eskatu duela iragarri du, besteak beste, El Tarajal eta Benzuko mugako kai-muturrak luzatzeko.
Melgosak "ikuspegi zabala" eskatu du migrazio-krisiaren aurrean, eta Euskadik iparraldeko muga gisa duen papera aldarrikatu du
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak Estatuari eta Europar Batasunari migrazio-krisi baten aurrean duten erantzukizuna onartzeko eskatu die. Horren ustez, krisi horrek dimentsio geopolitikoa du. Melgosak jakinarazi du datorren astean, irailaren 3an, Elma Saiz ministroarekin bilduko dela, eta Euskadik migrazio-eskumen handiagoak izatea defendatuko duela, baita iparraldeko muga gisa duen eginkizuna aitortzeko beharra ere. Ildo horretatik, saturazio-egoera gehiago ez izateko akordioak eta aliantzak eskatu ditu.
Bolañosek ziurtatu du ez dagoela zantzurik Marokok Ceutan pertsonen sarrera masiboa bultzatu zuela esateko
Felix Bolaños Espainiako Presidentzia ministroak ostegun honetan Diputatuen Kongresuan egin duen agerraldian adierazi du Espainiako Gobernuak ez zekiela uztailaren 30ean eta 31n Ceutara sartuko ziren berri.
Urtebete eta 3 hilabeteko espetxe zigorra, Twiterren ETA goratzeagatik
Epaiketan auzipetuak onartu du Twitter erabili zuela ETA goratzeko. Besteak beste, Carrero Blancoren hilketagatik 'iseka egin' zuela aitortu du; 'lehen astronauta espainiarra' zela txiokatu zuen.
Pradales, Ceutako krisi humanitarioaz: "Hain zaila al da Gobernuko presidenteak eta Feijook telefonoa altxatzea gutxieneko batzuk adosteko?"
Lehendakariaren arabera Ceutako krisiaren aurrean bide bakarra egon beharko litzateke: modu eraginkor eta gizatiarrean erantzutea. Hau da, “garden, bat eginda, lankidetzan eta azkar jardutea”.