ZIGORRA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Frantzia zigortu du Ibon Fernandez Iradi presoaren esklerosia ondo ez tratatzeagatik

Epaian, Europako epaileek nabarmendu dutenez gaixotasunerako zaintza egokiak eskaini ez izanak, espetxean mantentzeko baldintza zena, Giza Eskubideen Europako Hitzarmenean tratu ankerrak eta umiliagarriak debekatzen dituen artikulua urratzen du.

Fernandez Iradi, artxiboko argazki batean. Argazkia: Bakegileak.

Estrasburgoko Auzitegiak Frantzia zigortu du ostegun honetan, Ibon Fernandez Iradi 'Susper' ETAko kide ohiari kartzelan tratamendu mediko egokia ez emateagatik. Fernandez Iradik esklerosi anizkoitza du.

Epaian, Europako epaileek nabarmendu dutenez gaixotasunerako zaintza egokiak eskaini ez izanak, espetxean mantentzeko baldintza zena, Giza Eskubideen Europako Hitzarmenean tratu ankerrak eta umiliagarriak debekatzen dituen artikulua urratzen du. Hala ere, zehaztu dute urraketa horrek ez duela esan nahi aske utzi behar denik. Gaur egun Martutenen ari da zigorra betetzen.

Kondenarekin batera, Frantziak kalte-ordaina eman beharko dio presoari: 10.000 euro kalte moralagatik eta 11.840 euro prozesu judizialen kostuengatik.

Fernandez iradi (54 urte) espetxean da 2003an Frantzian atxilotu zutenetik. Han 30 urteko bi zigor eta 15 urteko beste bat ezarri zizkioten, nahiz eta azkenean, 30 urtetara murriztu zitzaizkion. Horietatik 20 espetxean eman beharrekoak. 

2012ko abenduan esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten eta 2013ko martxoan aurkeztu zuen zigorra bertan behera gelditzeko eskaera gaixotasunagatik, baina Frantziako justiziak ukatu egin zion hori. 2022ko urrian, azkenean, presoak hala eskatuta Martuteneko espetxera lekualdatzea onartu zioten eta bertan ari da ordutik zigorra betetzen. 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"

AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X