Tokiko Demokraziaren Defentsarako Europako Behatokiaren euskal egoitza izango da EUDEL
Euskadiko Udalen Elkarteak jakinarazi duenez, datorren urtean, "mehatxuei eta gomendioei buruzko lehen txostena argitaratuko da, tokiko hautetsien funtsezko lana defendatzeko".
EUDEL- Euskadiko Udalen Elkartea Tokiko Demokraziaren Defentsarako Europako Behatokiaren (ODELL) euskal egoitza izango da. Helburua da "demokrazia oinarritik babestea, tokiko ordezkari hautetsien funtsezko lana aitortuz eta babestuz".
Bruselan aurkeztu dute arratsaldean, eta han izan dira, besteak beste, Esther Apraiz EUDELeko presidentea eta Derioko alkatea, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, eta Ander Caballero Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia.
Ohar batean, EUDELek jakinarazi du ODELL erakundeak "konfiantza publikoa, bizikidetza eta tokiko bizitza politikoaren osotasuna indartu" nahi dituela Europa osoan. "Horretarako, bere gain hartzen du mehatxuak monitorizatzea eta aztertzea, datu zorrotzak sortzea, jardunbide egokiak partekatzea eta tokiko lidergoaren osotasuna babestea, herritarrengandik hurbilen dagoen gobernu-maila baita", dio oharrak.
Bestalde, Bilbo ekimenaren 'Itsargi Hiria' izendatu dute, Aburto alkateak "harrotasunez" bere gain hartu duen "erantzukizuna". "ODELLen itsasargi-hiri izateak Europarekin sinesmen bat partekatzen dugula esan nahi du: demokrazia ez da legeekin bakarrik defendatzen, baizik eta kultura zibikotik, errespetutik eta entzutetik. Demokrazia defendatzea auzoetako eguneroko bizikidetza zaintzea ere bada, aniztasuna aberastasuna baita, eta ez mehatxua", adierazi du.
EUDELek zehaztu duenez, proiektuak "euskal estrategia propioa" izango du, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren Zuzendaritzaren laguntzarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.