Gure Eskuk "gehiengoaren borondatea ikuspegi alderdikoien gainetik jartzea" eskatu du eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du
Erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak Bazkideen Batzarra egin du Gasteizen. "Eragile politiko eta sozialek ardura eta anbizioz jokatu behar dute une historiko honetan burujabetza osoaren bidean urrats sendoak egiteko", adierazi dute.
"Euskal Herriko ordezkari politikoei eta gainerako eragile politiko eta sozialei" dei egin die Gure Eskuk "euskal herritarren gehiengoaren borondatea ikuspegi alderdikoien gainetik jartzeko", eta "gure etorkizuna libre eta demokratikoki" erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dute beste behin ere.
Gasteizen egin den Bazkideen Batzarrean, testuinguru politikoari buruzko ebazpena onartu dute. Horretan, "eragile politiko eta sozialek ardura eta anbizioz jokatu behar dute une historiko honetan burujabetza osoaren bidean urrats sendoak egiteko", adierazi dute.
"Zailtasunak izateak eta eguneroko arazoei eta etorkizuneko erronkei erantzuteko erabakitzeko gaitasunik ez izateak ez du esan nahi aurrera egiteko aukerarik ez dagoenik, ezta hori egiteko indar nahikorik bildu ez dugunik ere", defendatu dute, "azken hamarkadetan herri gisa aurrera egiteko oinarriak" sortu direla uste baitute.
"Erantzukizun historikoarekin jokatzeko" deia egin dute, "bai eragile politiko eta sozialek, bai herritarrek", eta "anbizioz eta erabakitasunez jokatzeko eta une politikoaren garrantziari egokitutako urratsak emateko" deia egin dute.
"Espainiako eta Frantziako estatuen eskumenen higaduraren edo joera zentralisten aurrean, geure herrian erabakiak geuk hartzeko borondatea dugu", aldarrikatu dute.
"Euskal Herriko ordezkari politikoei eta gainerako eragile politiko eta sozialei" helarazitako eskakizunen artean, Gure Eskuk eskatu du euskal herritarren gehiengoaren borondatea ikuspegi alderdikoien gainetik jartzea, "euskal herritarrek gure etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko dugun eskubidearen alde, eta, bultzada berri batekin, euskara eta euskal kultura biziberritzea".
Azken hori, Gure Eskuren ustez, "premiazkoa" da. Izan ere, "euskara hizkuntza ofizial gisa onartzeko garaia da, dagozkion eskubide guztiekin", eta, horretarako, beharrezkoa da "arkitektura juridiko-politiko egokia eta eraginkorra artikulatzea, euskal kultura babestu, indartu eta zabaltzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.