Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek
Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.
EITBk jakin ahal izan duenez, 27 estatu kideek Europako Batzordeari eskatuko diote gaur 2027ko ekaina baino lehen proposa dezala Atlantikoan makroeskualde bat garatzeko estrategia bat, Europar Batasunaren egungo lurralde-plangintza osatuko lukeena. Batasuneko estatuburu eta gobernuburuak urteko azken bileran daukate gaur. Gai nagusia Ukrainaren finantziazioa bada ere, makroeskualdearen puntua azken ondorioen dokumentuan sartuta daukate.
Makroeskualde Atlantikoa Eusko Jaurlaritzaren aldarrikapen historikoa da, eta Portugal, Frantzia, Espainia eta Irlandako eskualdeek osatuko lukete, baina Erresuma Batuko eta Kanadako lurraldeak ere sar litezke, mugaz gaindiko lankidetza bultzatzeko helburuarekin.
Europako Batzordeari egindako enkargu hori lehen urrats formala izango litzateke hura sortzeko bidean, orain arte gauzatu ez dena. Europar Batasunean beste makroeskualde batzuk daude, Mediterraneokoa edo Baltikokoa kasu, eta Atlantikoa izango litzateke lankidetza-eredu horrekin martxan jarriko litzatekeen hurrengo eremua.
Etorkizuneko estrategiak, lehentasun komunak eta trakzio-proiektuak izango lirateke proiektuare ardatz, eta Atlantikoko eskualdeetan inbertsioa, konektibitatea eta berrindustrializazio-politikak bultzatuko lituzke. Beraz, 27ek gaur onar ditzaketen puntuen artean dago Europako Batzordeari agindu hori ematea, Makroeskualde Atlantikoa eratzeko hasierako urrats gisa.
Lehendakaritza baikor
Lehendakaritzako iturriek EITBri jakinarazi diote, "baikorrak" direla, baina "zuhurtzia mantendu" nahi dutela 27en eskaera formalki egin dela baieztatu arte. Horrez gainera, makroeskualdearen sorrera Batzordera helaraztea "Euskadirentzat oso albiste garrantzitsua" dela adierazi dute.
Lehendakaritzaren iritziz, proiektu horrek "Euskadik Europan duen ahotsa indartzea eta gure interesak hobeto defendatzea" ahalbidetuko du. Besteak beste, "berrindustrializazioan, energian, konektibitatean, azpiegituretan edo Atlantikoko eskualdeek Europako politiketan duten posizioan" izango duela eragina azpimarratzen dute.
Era berean, gogorarazi dute "Europan urteetan egindako lanaren emaitza" izango dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Espainiaren Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.