UDAL POLITIKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSEk eta EAJk Gasteizko aurrekontuak hitzartu dituzte EH Bildurekin, hirugarren urtez jarraian

Gasteizko Udaleko gobernu taldeak (PSEk eta EAJk osatzen dute) EH Bildurekin adostu ditu aurtengo udal aurrekontuak, 2024koekin eta 2025ekoekin egin bezala, Rocio Vitero koalizio abertzalearen bozeramaileak iragarri duenez.

Rocio Vitero. Argazkia: EITB

Gasteizko Udaleko gobernu taldeak (PSEk eta EAJk osatzen dute) EH Bildurekin hitzartu ditu aurtengo udal aurrekontuak. Alderdi horrekin adostu zituen 2024ko eta 2025eko kontuak ere.

EH Bilduren bozeramaile Rocio Viterok prentsaurrekoan azaldu duenez, zerbitzu publikoak indartzeko eta jendearen bizi-kalitatea hobetzeko akordioa lortu dute.

Gasteizko Udaleko ituna Arabako Foru Aldundian EAJ-PSE gobernu taldeak Elkarrekin Podemosekin aurrekontuak adostu ondoren egin da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X