Puigdemont atxilotzeko agindua bere horretan utzi du Auzitegi Konstituzionalak
Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak atzera bota du atxilotze agindua bertan behera uzteko Puigdemonten defentsak egindako kautelazko eskaria, aurrez Puigdemontek berak jarritako babes helegitea ebatzi bitartean.
Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidente ohia atxilotzeko agindua mantentzea erabaki du Auzitegi Konstituzionalak, iturri juridikoek EFE albiste agentziari adierazi diotenez.
Fiskalaren irizpideari jarraituz, Auzitegi Konstituzionalak aho batez atzera bota du atxilotze agindua bertan behera uzteko Puigdemonten defentsak egindako kautelazko eskaria, aurrez Puigdemontek berak jarritako babes helegitea ebatzi behar duela argudiatuta. Auzitegi Gorenak Amnistia legea aplikatu ez ziolako babes helegitea aurkeztu zuen Konstituzionalean.
Puigdemonten kasuan gertatu bezala, Antoni Comin eta Lluis Puig Generalitateko kontseilari ohiek aurkeztutako eskaerak ere baztertu ditu, eta, hortaz, horien aurkako atxilotze aginduek ere indarrean jarraitzen dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Estatutua betetzea eta gai berriak eskualdatzea eskatu dio Pradalesek Sanchezi
Lehendakariak iragarri du apirila baino lehen Aldebiko Batzordea egingo dutela gai berriak Euskadira eskualdatzeko, besteak beste, aireportuen transferentzia.
Pentsioen igoera eta beste hainbat neurri biltzen dituen dekretua bertan behera, PP, Vox eta Juntsen botoekin
Pentsioen igoera beste hainbat gairekin dekretu berean "nahastea" kritikatu dute aurka bozkatu duten alderdiek.
Auzitegi Nazionalak Fiskaltzari galdetu dio ea Oscar Puente ikertu beharko lukeen Adamuzko tren istripuagatik
Auzitegi Nazionalak aurretiazko eginbideak hasi ditu Libertad y Justicia elkartearen salaketatik abiatuta, Puente eta beste batzuei zuhurtziagabekeriazko giza hilketa, zabarkeria, lesioak eta prebarikazioa leporatuta. Hori dela eta, Ministerio Publikoari galdegin dio argitu dezan auzitegiaren eskumena den hura epaitzea eta egoki jotzen duen auzi penala irekitzea.
Antxon Alonsok Koldo auziko Nafarroako adarraren gaineko ikerketa batzordean ez deklaratzeko eskubideari heldu dio
Alonso zitaziora joan da, baina lehen txandan argudiatu du Auzitegi Gorenean irekitako prozesu judizial batean dagoela, eta, beraz, ez zituela taldeen galderak erantzungo. Taldeek euren txanda probestu dute, eta galdera asko gelditu dira airean.
Pertsona migratzaileen ezohiko erregularizazioa onartu du Espainiako Gobernuak
Bizileku baimena eskatu ahal izateko baldintza izango da 2025eko abenduaren 31 baino lehen Espainiako Estatuan gutxienez bost hilabete bizi izana.
Albiste izango dira: Pradales-Sanchez bilera, 156 km/h-ko haizeteak eta inauteriak Iturenen eta Zubietan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pradales Sanchezekin bilduko da gaur, transferentzietan aurrera egiteko eta migrazio eta osasun politikak indartzeko
Lehendakaritzako iturriek zehaztu dutenez, "egoeraren balantzea" egingo dio Pradalesek Sanchezi, baina proposamenak ere jarriko dizkio mahai gainean, datozen hilabeteotako lan-ildoak zehaztuz. 17:30ean hasiko da bilera, Moncloa jauregian.
Garraio Ministerioak Renfeko eta Adifeko bi goi-kargudun kargugabetu ditu Rodaliesen krisiagatik
Juntsek Salvador Illa Generalitateko presidentea egin du Rodaliesen krisiaren erantzule, eta, ERCrekin batera, Silvia Paneque Lurralde kontseilaria eta Oscar Puente Garraio ministroa kargugabetzea eskatu du.
Donostiako Loiolatarra Elkarteak azken aldiz omendu du duela 25 urte ETAk hil zuen Ramon Diaz bazkidea
Familiak omenaldi instituzionalak amai daitezen nahi duenez gero, Donostiako Loiolatarra Kirol Elkarteak azken aldiz omendu du astelehen honetan ETAk duela 25 urte hil zuen Ramon Diaz Garcia bazkidea eta Donostiako Itsas Komandantziako sukaldaria.